MAIATZAK 1: elkartsaunez eta borrokaz
Maiatzaren Lehena ezinbesteko borroka eguna da mundu osoko klase langilearentzat. Langile izateaz harro gaude, gure eskubideen alde eta justizia sozialaren alde borrokatzen gara. Langileen mobilizazio bateratura deitzen dugu: enpleguarekin edo gabe, paperekin edo paperik gabe, erretretadunak eta ikasleak, elkarrekin karrikan!

Konstatazioa lazgarria da: kapitalistek gure bizkar gainean aberastasunak bereganatzen dituzte, eta gure bizitzei kalte izugarria egiteko ahalmena dute. Ekonomien bila gabiltza, ahuldunen artean errudun faltsuak izendatuz! Egoera jasanezin honen benetako errudunak aberastasuna arpilatzen eta planeta suntsitzen duten aberats eta boteretsuak dira. Eskuin muturra diruztatzen faxismoa hobeto zabaltzeko, Bestearen gorrotoa hauspotzeko beren sistema bidegabe eta bortitzari eusteko asmoz.
Horren aitzinean, elkartasunari eutsi eta borrokalariak izan gaitezen!
Klase langilearen antolaketa eta batasuna ezinbestekoak dira biharko borrokak irabazteko. Aberatsek, espekulatzaileek, multinazionalek espoliatu egiten gaituzte, larrutu egiten gaituzte. Bada garaia langileoi boterea emateko eta krisi demokratiko egoera honetatik ateratzeko, aberastasuna, enplegua eta zaintzak lanak, ordainduak edo ordaindu gabeak, banatzeko. Gaurko gobernuak nahi duen "gerra-ekonomia" inperialista eta heriotza-ereitea gure zerbitzu publikoak eta oinarrizko eskubideak desegiteko aitzakia ere bada. Lan egiten dutenak edota prekarioenak sakrifikatzea ez da onargarria! Indar harreman bat eraiki behar dugu, sistema kolektibo eta elkartasunezkoak indartzea edo sortzea exijitzeko. Gizarte Segurantzak 80 urte beteko ditu aurten. Aukera da gogoratzeko zer nolako aurrerapen soziala izan zen denen zerbitzura dagoen tresna kolektibo hori. Hala ere, gaur egun, bere desegitea azkartzen ari da: osasun zerbitzuak eta zainketakoak pribatizatu egiten dira, eta osasun-gastua gero eta gehiago langileon gain geratzen da, lanpostuak prekarizatzen. Horrela, langileok ez gaude hain babestutak.
Elkarrekin aldarrikatzen dugu:
• Zerbitzu publiko indartsu, kualitatibo eta irisgarriak denetzat
• Duintasunez bizitzeko aukera ematen diguten lansariak eta pentsioak
• Bifurkazio ekologiko politika bat, klima-aldaketearen ondorioak arintzeko
• Emazteen eta gizonen arteko berehalako lansarien berdintasuna
• Lantoki guztietan protokoloak ezarri eta aplikatzea, diskriminazio, jazarpen eta indarkeria guztiei eraginkortasunez aurre egiteko
GORA LANGILEAK BORROKAN! GORA MUNDUKO LANGILERIA!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago