Macronen hitzen atzean, aurpegi bera, kapitalismoa eta neoliberalismoarena

2020-04-16  

Konfinamendua iragarri ondoren, martxoaren 16an, astelehenean Emmanuel Macronek berriro hitza hartu du. Erretorika gerlaritik “indarberritze-saio”, formula xumeak, erreferentzia “progresistak” eta solidariora pasa da. Ez gaitezen zepoan erori.

irudia

Konfinamendua iragarri ondoren, martxoaren 16an, astelehenean Emmanuel Macronek berriro hitza hartu du. Erretorika gerlaritik “indarberritze-saio”, formula xumeak, erreferentzia “progresistak” eta solidariora pasa da. Ez gaitezen zepoan erori. Bere hitzen atzean, aurpegi bera, kapitalismoa eta neoliberalismoarena.

 

Sorpresarik gabe, konfinamendua maiatzaren 11ra arte luzatua izan da, gutxienez. Bitartean, beren jarduera funtsezkoa ez duten enpresak irekita egoten dira, eta arriskuan jartzen dituzte langileak eta haien hurbilekoak. Solidarires eta Amis de la Terre-en lagunen garaipena txalokatzen dugu. Haien borrokari esker, Nanterreko Auzitegi Judizialak bere jarduera funtsezko salgaietara (higienea, elikagaiak eta medikuak) mugatzea agindu zion Amazoni. Segi dezagun alde horretatik, borrokak merezi du!

 

Frantziako Gobernuak pandemia erabiltzen du Lan Kodea suntsitzen jarraitzeko eta gure gizarte-lorpenak puskatzeko. Ez da langileei krisia ordaintzea! Lanean ari garen bitartean, arriskuak gure gain hartzen ditugu, patronala handiak eta akziodunek poltsikoak betetzen segitzen dute.

Macron-ek gaur eskertutako langileak atzo mesprexatu zituen : artatzaileak, kutxazainak, irakasleak, zikin biltzaileak… Txaloak eta milesker zuei! Laster elkartuko gara berriro karrikan.

 

Iragarki handienetako bat, lehen, bigarren, kolegio eta lizeoen ikasleen eskoletara itzultzea izan zen. Zein da Frantziako gobernuaren lehentasuna? Ez gure seme-alaben eta irakasleen osasuna! Baina langileak, 16 urtetik beherako haurren guraso direnak, lanera lehenbailehen itzultzea. Michel Blanquer hezkuntza-ministroa arduragabeko da. Bere hitzartzeak biderkatzen baditu, ez du kontsigna argirik ematen, batez ere komunitate zientifikoak erreserba egiten duelako hain konfinamendu azkarraren egokitasunari buruz. Eskolaratzeak, ezinbesteko baldintza batzuk bete beharko lirateke, hala nola ikasleen eta pertsonen detekzio sistematikoa eta ezinbesteko materiala eskuratzea, hala nola maskarak eta gel hidroalkoholikoak, establezimenduen desinfekzioak, gutxienez. Bermatu ezin diren baldintzak.

 

Konfinamendua, benetan beharrezkoa baita, ez da aitzaki bat izan behar gure askatasunak murrizteko eta zenbait ekintza hutsaldu edo normalizatzeko: muga ixteak, lokalizazio-sistema, armadaren hedapena, poliziaren bortizkera…

 

“Etorkizuna, elkartasuna, gure konfiantza, gure borondatea eraikitzen lagunduko digute”, esan digu Frantses estatuko presidenteak. Macron-en eta haren munduaren aurka borrokatzen segituko dugu. Errepikatzen dugu, Euskal Herrian alternatiba sortu behar dugu, sistema iraunkorra, solidarioa eta justua eraikiz.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian