LEHEN HAUTZAROA HASERRE ETA KARRIKAN
Langile, buraso, biztanle, 2024ko azaroak 19 asteartea 10:30tan, hitzordua Baionako herriko etxe aitzinean.
Haur ttikien harrera baldintzen eta profesionalen lan baldintzen hondatzea hainbat txosten eta ikerketa batzordetan aitortzen da orain, kazetarien hainbat inkestek baieztatua.
Gure aldarrikapenak inoiz baino zilegiagoak dira, eta, azkenean, jendartean oihartzuna dute.
Mobiliza gaitezen eta entzunaraz dezagun lehen haurtzaroko profesionalen ahotsa!
Irmoki galdetzen dugu:
-
Haurkako langile kopurua: 2027an 5 haurrendako profesional 1, 2030an 4 haurrendako 1
-
40/60 proportzioaren inbertsioa lanbide graduatuen alde
-
Inolako kualifikazio edo esperientziarik gabeko langileak erabiltzeari uztea
-
Guztiontzako kalitatezko etengabeko prestakuntzarako sarbidea bermatzea
-
15.000 profesionalen premiazko prestakuntza urteko, 5 urtetan
-
Formazio guztiak pixkanaka IV. mailatik gutxieneko mailara igotzea
-
Etxeko hauzainen aitortza lehen haurtzaroko profesional gisa
-
Lansarien %10eko emendaketa langile guztientzat, pribatuko zein publikokoentzat
-
Mikro haurtzaindegien araubidea haurtzaindegien araubidearekin lerrokatzea
-
PSU finkoa 2027rako
-
Gurasoen gainerako kargua, harrera mota edozein dela ere, familiaren kozientea oinarri hartuta bateratzea, harrera moduen doakotasunerako lehen urrats gisa.
KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKO BAT DENONTZAT ETA AITORTZA PUBLIKOA LEHEN HAURTZAROKO LANGILE GUZTIONTZAT IPAR EUSKAL HERRIAN
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago