Langileok, guztion artean, ordaindutako opor eskubideak defenda ditzagun!!

2024-02-05  

2023ko irailaren 13an Kasazio Auzitegiak zenbait erabaki hartu ondoren, auzitegiak esan zuen Frantziako Zuzenbideak ez zuela europar batasuneko zuzenbidea errespetatzen, eta hori azken hogei urteotan!

irudia

Estatua eta enpresaburuak legedi oker batez baliatzen dira langileen ordaindutako oporren eskubidea minimizatzeko, aski da!

Langile guztiek beren eskubideak ukan ditzaten, kolektiboki jarduteko unea da.

 

Hemendik aintzina, gaixotasun baten ondorioz, lanbide jatorrikoa izan ala ez, lan-harremana etenda duten LANGILE GUZTIEK, ordaindutako oporrak eskuratzeko eskubidea ukaten segituko dute.

Eta hori, lan-harremanaren etenaldia bukatu arte, iraupen-mugarik gabe!

 

Horrek ordaindutako oporrendako balio du, legezkoak edo konbentzionalak izan, adibidez haur edo heldu elbarrituendako zentroetako langileentzat diren aparteko opor ordainduak.

Aldiz, erabaki hauek ez dituzte ordainik gabeko oporrak kontutan hartzen, urte sabatikoa bezala.

 

Haurrak zaintzeko oporra aintzinetik eskuratutako opor ordainduak gibelatzen ahal dira, urteko opor ordainduen epea pasa bada ere. Guraso bihurtzeak ezin du eskubideak galtzea ondorioztatu.

Eskaera horiek egiteko, epe bat bada, atzera-kontu bat. Nagusiak eskubide horien berri eman eta oporrak hartzeko edo atzeratzeko aukera ematen dizunean hasten da. Argi eta garbi jakinarazi ez badizute, epea ez da hasi, kronometroa zerotan gelditzen da, beraz ordaindutako oporrak hartzeko eskubidea duzu.

Hala eta guztiz ere, Frantziak oraindik ez ditu europar lege guztiak betetzen, nahiz eta derrigorrezkoak izan.

 

Zentzu horretan, ordaindutako opor batean mediku batek langilea lan geldialdian ematen baldin badu, bere opor ordainduak bertan behera geldituko dira gaixorik dagoen bitartean langileak ez duelako atsedenik hartzen. Gaixorik dagoenean, sendatu egiten da. Beraz, Europar Batasuneko zuzenbideak dion bezala, eskubidea duzu gaixotasunagatik hartu ez dituzun oporrak ateratzeko!

(EBJA, 2012ko ekainaren 21a, 78/11 auzia).

 

Ez gaitezen horretan gelditu, bada batzeko garaia, patronalaren aurrean gure eskubideak aldarrikatzeko garaia !

 

Legea betetzeko, antolatu zaitez!

Zure ordezkariekin, lankideekin, LAB-ekin!

Zatoz gurekin!

 

Zure enpresarako gutunak telekargatu hemen: 

- Euskarazko gutun indibiduala 

- Euskarazko gutun kolektiboa 

- Frantsesezko gutun indibiduala 

- Frantsesezko gutun kolektiboa

edo azpiko fitxategian. 

 

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian