Lan istripua: Uztaritzen mobilizatu gara
Urtarrilaren 16an Uztaritzen bildu gara, joan den urtarrilaren 8an Urruñan lan-istripu baten ondorioz kaltetuak izan diren langileei omenaldia egiteko. Lehenik eta behin, gure doluminik beroenak helarazi nahi dizkiegu biktimen familiei, lagunei eta lankideei.
Urtarrilaren 16an Uztaritzen bildu gara, joan den urtarrilaren 8an Urruñan lan-istripu baten ondorioz kaltetuak izan diren langileei omenaldia egiteko. Lehenik eta behin, gure doluminik beroenak helarazi nahi dizkiegu biktimen familiei, lagunei eta lankideei. Lehen langilea ez zen lanetik bizirik itzuli, eta bigarrena larri zauritua izan da, eta espero dugu ahalik eta ondoriorik txikienekin sendatzea. Gure lehen pentsamenduak biktimentzat dira.
Ezin dugu drama hau isilik pasatzen utzi: izendatu gabe, negar egin gabe eta salatu gabe. Gure erakunde sindikalek —CGT Eraikuntza, FSU, LAB eta Solidaires Pays Basque— laneko istripu larrien aurkako protokoloa aktibatu dugu, elkarretaratze hau antolatuz eta bai agintari politikoak bai lanak agintzen dituzten arduradunak interpelatuz.
Gure helburua ez da justizia egitea. Gure helburua da ohartaraztea eta laneko heriotzaren gaia ikusgarri egitea, gehiegitan tabu den gaia baita.
Laneko heriotzen eta istripu larrien zenbakien eta estatistiken atzean pertsonak daude: gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, lagunak, lankideak; drama horiek guztiek lehenik eta behin gizakiak kolpatzen dituzte.
Izan ere, izen bakoitzaren atzean lan-baldintza kaskarrak ditugu, baliabide eskasak, presio jasanezinak, epe biziki motzak , ekipamendu zaharkituak eta prestakuntza desegokiak. Izen bakoitzaren atzean badira erantzukizunak ere: erabakitzen dutenak, agintzen dutenak, azpikontratatzen dutenak, irabaziak bizitzen gainetik jartzen dituztenak.
2025ean, gutxienez 74 langile hil dira lanean Euskal Herrian.
Zifra tragikoa da, baina estatuek ofizialki finkatu gabea. Izan ere, datu hori ez da ofiziala, eta arrazoi batengatik: estatuek ez dute gogoz aitortzen laneko heriotzen arazoa. Ez dago arlo honetan kontabilitate fidagarririk.
Honakoa eskatzen dugu:
- Prebentziorako baliabide gehiago: derrigorrezko prestakuntzak, ikuskapen indartuak, ekipamendu egokiak eta prozedura seguruak;
- Eskubideen errespetu handiagoa: lanaldiak, atsedenaldiak, kontratuak, etab.;
- Justizia gehiago: erantzukizunak argitzea eta familiei justizia egitea.
Gure protokolo intersindikala, zoritxarrez, beste behin aktibatu behar izan dugu. Langileei dei egiten diegu laneko istripuen prebentziorako eta euren segurtasunerako baliabide gehiago eskatzeko. Era berean, sindikatu guztiak eta nahi duten langile guztiak gonbidatzen ditugu ekimen bateratu honetara bat egitera.
Lan-gune bakoitza bizitzeko lekua izatea nahi dugu, ez heriotzarena. Langile bakoitza lanetik osasuntsu etxera itzultzea nahi dugu. Estatuari eskatzen diogu laneko istripu hilgarrien auzi tabu honi behar bezala heltzeko.
Agurtu aurretik, txalo-minutu bat proposatu dugu lanean hil den kidea omentzeko eta zauritutako lankidea ahal bezain azkar sendatzeko xedea adierazteko.








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago