LABek Israelek nazioarteko uretan Askatasunaren Ontzidiari egindako erasoa gaitzesten du
Entitate sionistak Nazioarteko Zuzenbidea urratzen duen azken-aurreko ekintza goizaldean eta nazioarteko uretan gertatu da, berriz ere giza eskubideen zuzenbide humanitarioaren printzipio nagusiak urratuz eta ekintza humanitario batean parte hartzen ari ziren ekintzaile eta giza eskubideen defendatzaileen segurtasuna arriskuan jarriz.

Entitate sionistak Nazioarteko Zuzenbidea urratzen duen azken-aurreko ekintza goizaldean eta nazioarteko uretan gertatu da, berriz ere giza eskubideen zuzenbide humanitarioaren printzipio nagusiak urratuz eta ekintza humanitario batean parte hartzen ari ziren ekintzaile eta giza eskubideen defendatzaileen segurtasuna arriskuan jarriz. Soldadu israeldarrek egindako erasoa Israeleko kostaldetik 222 kilometro ingurura gertatu da. Halako praktikak droga-trafikoaren, pertsona-trafikoaren edo pirateriaren aurkako borrokan erabiltzen dira normalean. Baina oraingoan misio humanitario batez hitz egiten ari gara.
2007an bertan, Israelek Gazako Zerrendaren lurreko, itsasoko eta aireko blokeo osoa agindu zuen, Gazako zerrenda planeta osoko zeru zabaleko kartzela handiena bihurtuz. Ordutik, Tel Aviveko gobernuak erabakitzen du zein produktu sar daitezkeen Zerrendan eta zein pertsonak irten daitezkeen bertatik. Horrek, 50 kilometroko luzera duen Mediterraneoko kostalde zati horretan itsasoko blokeo oso bat dakar,. Hau da, populazio oso baten zigor kolektibo baten aurrean gaude, Nazioarteko Zuzenbidearen eta Ginebrako Laugarren Hitzarmenaren aurkako eraso garbia; Gerra garaian zibilak babesteari buruzkoa hain zuzen ere.
Zuzenbidearen ikuspegi nagusiaren arabera, legezkoa izateko, itsas blokeo bat “adierazia, iragarrita, eraginkorra, nahiz ez-diskriminatzailea” izan behar da eta “giza laguntza zibilen biztanleriara iristea” ahalbidetu behar du. Israelek ez du Gazara iristen den giza laguntza behar bezainbestekoa bermatzen. Nazio Batuen arabera, milaka pertsona daude, haurrak barne, desnutrizio eta gosetearen arriskuan Gazan. Hagako Auzitegiak duela urtebete baino gehiago eskatu zuen Israelek elikagaiak, ura eta sendagaiak sartzeko blokeoarekin amaitzea, inolako arrakastarik gabe.
Duela hamabost urte, komandante israeldarrek “Mavi Marmara” izeneko ontzidi bati eraso zioten eta hamar tripulatzaile tiroz hil zituzten. Aurrekari hauek, Askatasunaren Untzidian parte hartzen ari diren boluntarioen arriskua biderkatu egiten dute, are gehiago Defentsa ministro sionistak, itsasontzia Gazako kostaldera iristea galarazteko, bere soldaduei “beharrezkoa dena egiteko” agindu dienean.
LAB sindikatutik Israelek Askatasunaren Ontzidiari egindako erasoa irmoki gaitzesten dugu eta eskubide zibilen defendatzaile diren atxilotutako pertsonak berehala askatzeko eskatzen dugu, horien artean donostiar Sergio Toribio, GKE humanitario ugaritako kidea eta Mediterraneoan hamarnaka erreskate-operaziotan parte hartu duen ekintzaile konprometitua.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago