LAB Ospitalea: aurreztu?! Bai, baina ez gure bizkar gainean!
Urriak 29 asteartea 14:00tan Baionako Ospitaleko sartze nagusian mobilizatuko gira.
Joan den irailaren 19an, EKOZko zuzendariak adierazi zuen salatu nahi zuela 2002ko otsailaren 28ko lan denboraren an-tolakuntzari buruzko tokiko akordioa. Hain zuzen ere, lan-denboraren apaltzeari eta 35 orduei dagokien legearen suntsi-keta da, aspalditik asmatutakoa. Lan baldintzen gibeltze garrantzitsua da, zerbitzu publiko guztien murrizketa testuingu-ru orokorrean kokatzen dena.
Lan denboraren berrantolaketak ospitaleko lantoki ezberdinetako 3.500 agente ingururi eragiten die, medikuei eta kua-droei salbu. Beste behin ere, tratamendu desberdina ikusten dugu langile kategorien arabera, erabaki honek pazien-teekin aktiboki lan egiten duten agenteak bakarrik hunkiko baititu!
Zuzendaritzak dio 2025eko urtarrilaren 1erako “elkarrizketa sozialaren bidez akordio batera iristeko borondatea” duela. Egia esan, 20 urte baino gehiagoko funtzionamendua 3 hilabetetan despeditu nahi du! Badirudi zuzendaritzak erabaki batzuk hartu dituela jadanik.
Zuzendaritzak aukera politiko batzuen eta kudeaketa txar baten ondorioak ordainarazi nahi dizkigu. Gu, ospitaleko agenteak, ez gara doitze aldagai bat! Gure lan baldintzen okertzea, eguneroko lan denbora aldatuz, bazkari, janzte eta transmisio denborak edo gure RTTak murriztuz, jasanezina zaigu. Ez dugu onartzen iragarritako 80 lanpostuen kentzea, horrek automatikoki lan zamaren emendaketa eragingo baitu eta langile guztiak agortuko baititu epe motzean.
Neurri guzti hauek gure lan baldintzak okertu, ospitaleari ematen diogun denbora handitu, gure garraio denborak biderkatu eta artatzaileen nekagarritasuna hauspotu besterik ez dute eginen, Euskal Herriko osasun zerbitzu publi-koaren kalitatearen kalterako!
LABek Ospitaleko beste sindikatuekin lan egin nahi du zuzendaritzaren erasoari aurre egiteko proposamen alternatiboak sortzeko. Legezko lan denbora murriztea edo 4 eguneko lan astea ezartzea egiazko aukerak dira, ospitalea sozialki era-kargarriagoa bihurtzeko eta, aldi berean, kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko, guztiontzat irisgarria.
LAB sindikatuak, intersindikalaren deiarekin bat egin du eta EKOZko langile guztiei zabaltzen du. Bada garaia gure ba-lioa aitortua izan dadin, gu gabe, eriak eta egoiliarrak zaintzea ezinezkoa baita.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago