Klase borrokari sartze on!

2023-09-17  

Egun edo aste batzuetako funtsezko deskonexioaren ondoren, bilkura militante eta sindikalak ere hasi behar dira. Klase borroka berak, ez du oporrik hartzen!

irudia

Gutako askorentzat iraila lanari berriro hartzearen, klasera itzultzearen, erritmo jasanezin bati berriro ekitearen sinonimoa da. Egun edo aste batzuetako funtsezko deskonexioaren ondoren, bilkura militante eta sindikalak ere hasi behar dira. Klase borroka berak, ez du oporrik hartzen!

Gogora dezagun ordaindutako oporrak funtsezko gizarte-lorpena direla, langileen borrokari esker lortuak. Adi egon behar dugu patronala eta Macronen aitzinean gure eskubideak neutralizatzea baitute helburu nagusia.

 

 

 

Hala ere, gutako batzuk ez zeuden oporretan, eta funtsezko zerbitzuak eskaintzen dizkie besteei: sasoilariak, medikuntza eta zaintzaren profesionalak, ostalaritzako langileak, garbitzaleak, kutxazainak, eraikineko langileak… Denak aipatzea ezinezkoa da. Denak ez dira lanetik etxera itzuli, Issoufu D. bezala, 50 urte zituen eta Boli Kostakoa, Urruñako obra batean zendu da. Baita ere hil diren sei mahats-biltzaile Estatu frantsesean, 36. langile hori Euskal Herrian hil zena joan den irailaren 8an, Elorrion, zuhaitz batek leherturik.



Sozialismoa eta independentzia


Uda ere topaketetarako aproposa da. Gure sindikatua Corteko Ghjurnate Internaziunalen parte hartzera gonbidatua izan da, baita NPAko Udako Unibertsitatean ere, STCko eta USTKEko kideekin batera. Mahai-inguruetan, borroka independentistan ildo sozialak duen garrantzia azpimarratzen dugu, eta egunero defenditzen ditugun aldarrikapenak: negoziazio eta erabaki guneen hurbilketa, ekintza soziosindikalak, Euskal Herriko Lan Kodigoa, sindikalismo feminista eta antiarrazista…


Corsica Libera alderdiak Cortera gonbidatutik, egun hauek une garrantzitsua dira mugimendu independentistentzat, borroka horretan dugun konpromisoa berresteko eta gure herrialdeen artean zubiak eraikitzeko. Beauvauxrekin “negoziaketen” testuinguruan, aukera izan zen, halaber, gai hauek trukatzeko: instituzioaren inguruan, indar-harremanak Frantziako estatuaren aitzinean, autonomia eta independentzia, eskumenak, etab.

NPAn, Estaturik Gabeko Nazioen Sindikatuen Plataformako (PSNSE) lagunekin batera, berretsi egiten dugu aliantza operatiboak nazioarteko elkartasun nagusitik harantzago egiteko borondatea. Bestalde, mahain inguruetan, CGT, Solidaires eta FSU sindikatueetako kamaradekin erretreta erreformaren aurkako borrokoren bilanaren inguruan hitzegin da baita perspektibak etorkizuneko erreforma antisozialei aurre egiteko aukerez ere.

 

Borroka masiboa izan den arren, ikuspegi horretatik historikoa, bataila galdu dugula aitortu behar dugu. Izan ere, erreforma irailaren lehenean sartu zen indarrean. Intersindikala XXL 6 hilabetez bizirik irauteaz harro badago eta hori garaipen gisa aurkezten badu, hori ez da, noski, porrotaren aurrean aukera estrategiko ona. Zein izan zen borrokaren helburua? Intersindikalaren mantentzea kosta ala kosta? Ala Macronen aitzinean irabazi? Onartzen dugu etsaiak ez duela amore eman: 49.3, klase mespretxua, gehikera judiziala, ekintza sindikalen eta ekologisten kriminalizazioa, polizia indarkeria…

Borroka antikapitalista eta antifaxista

Macron-Borne-Medef hirukote antisozial ekozidarioa ez da hortan geldituko. Erreforma berriak aurrekusten dira: lan legea, immigrazio legea, zerbitzu publikoen suntsipen antolatuaren jarraipena, politika glotofobikon indartzea, pobreen aurkako legeak... Macronek bere eskuin muturreko aliatuak beti izango ditu. Kapitalisten eta faxisten aitzinean, beti erne!

Badakigu ez dugula ezer itxoin behar estatu zapaltzaile, jakobino, ultra zentralizatu, bortitz eta suntsitzaile batetik. Guk, langile abertzaleok, gure tresnak eraiki behar ditugu gure bizitzak erabakiak hartzeko eta ez etekinen erdigunean jartzeko.

 

 

Horretarako, langileen aldeko indar-harremana eraiki behar dugu: Bertan Erabaki gauzatu eta hauteskunde sindikaletan gure burua aurkezten segitu.

 

 

Eraiki dezagun Euskal Herri askea, justua, solidarioa, euskalduna, feminista eta ekologista

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian