Issoufou D.ri omenaldia egin diogu

2023-09-19  

Irailaren 6an, asteazkenean, Urruñan lanean hil zen Issoufou D.ri omenaldia egiteko bildu gara gaur, baina baita sentsibilizatzeko , horrelako zorigaitzak gehiago gerta ez daitezen.

irudia

Irailaren 6an, asteazkenean, Urruñan lanean hil zen Issoufou D.ri omenaldia egiteko bildu gara gaur, baina baita sentsibilizatzeko , horrelako zorigaitzak gehiago gerta ez daitezen.

Ezin dugu onartu langile bat lanetik bizirik  etxera ez itzultze.

Issoufou;

- 2019an beretzako eta bere familiarentzako mundu hobe baten bila heldu zen migratzailea izan zen;

- Hainbat urteko arazo administratiboen ostean, azkenean bere egoera hobetzen lortu zuen;

- Denbora luzean, Boli Kostan ikusi gabe zuen bere familiarekin eta seme-alabekin berriz elkartzeko asmoa zuen;

- Hainbeste proiektu zituen oraindik egiteko;

- 50 urte besterik ez zituen.

Gure nahia ez da egiten ari diren ikerketetan eragitea ezta arduraduna bilatzea. Sinpleki, Issoufou omendu nahi dugu eta jendeari gogorarazi ez dela onargarria langile bat lanetik bizirik ez itzultzea. Asteazken honetan, irailak 6, bat-batean dena gelditu zen Issoufourentzat, bere familia eta lagunentzat.  Ezin genuen isilik gelditu.

Interim langilea zen, eraikuntzako beste milaka langile prekario bezala. Eraikuntza-sektorean duen behin-behineko egoeraren prekarietateak langile-kategoria honen existentziaren prekarietatera ekartzen gaitu. Gogora dezagun hemen behin-behineko langileak direla obra-lanetako lan-istripuen biktima gehien izaten diren langileak.

Issoufouren istripuak, eraikuntzako lan-istripuen behaketa ikaragarrira garamatza: sektore hortan, egunero langile bat baino gehiago hiltzen da eta bi minuturo istripu baten biktima bat izaten da. Urtero, langileen %5ek, bajak eragotzen duten lan istripuen biktimak izaten dita.

Hemen gaude EZ esateko

EZ, Issoufouren heriotza ez da zorte txarraren errua,

EZ, honen aurrean indarrik gabe ez gaude,

EZ, ez dugu onartzen gure kamaradak, lagunak edo lankideak lanean, obran edo beste toki batzuetan hiltzea.

Gure laguntza eta dolumen osoa eman nahi diegu bere familiari, emazteari eta seme-alabei, baita bere lagun eta lankide guztiei ere.

 

Inkestak esan beharko du bakoitzaren erresponsabilitateak zeintzuk diren baina momentuz, ikerketarako denbora utzi behar dugu. Gure sindikatuek, CGT Hendaia eta FNSCBA CGT, FSU, LAB eta Solidaires Pays Basque etorkizunari begira erne jarraituko dugu eta beharrez gero, justizia egin dadila eta  epaiketara joan behar bada, prest gaude.

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberaren aurrean elkarretaratzea egin genuen, egun hau ezagutarazteko, gai honi buruzko datu zehatzak eskatzeko CCI-ri baita ' prefeturari eta, azkenik, Ipar Euskal Herrian lan istripu larri bat gertatuz gero sindikatuen arteko protokoloa garatzearen inguruko hausnarketa abiaraztea aurkeztea. Gure erakundeek lan honekin jarraitzen dute eta 2023aren amaieran balantzea egingo dute.

Galdetzen dugu:

- Alargun eta umezurtzentzako estatutu bat sortzea. Laneko heriotza batek kaltetutako familientzako enplegatzaileen laguntzarekin lan-etxe bihurtu behar duen umezurtza;

- Familientzako laguntzak jartzea: laguntza administratiboa, juridikoa eta, jakina, psikologikoa, familiaren bizilekua edozein izanda ere;

- Eraikuntzako lanbide guztien arriskutsu eta neketsuaren benetako onarpena ezarri dadila;

- Lan-istripu guztietarako, enpresaburuen gaitzespena egitea, langilearen osotasun fisiko eta psikologikorako kalteen erantzukizuna adierazi bezain laster.

 

Gaur, hemen Urruñan, irailaren 6an asteazkenean lanean hil zen Issoufou D. omenaldia egiten diogu, urte honen hastapenetik beste hainbat hildakoak ahaztu gabe.

Issoufou Ipar Euskal Herrian lanean ari den 4. heriotza da urtea hasi zenetik eta elkarretaratze hau aprobetxatzen ari gara suntsitutako familia guzti hoiei gure laguntza eta susutengu guztia emateko.

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian