Immigrazioa Legea : Lan kontratu bat = Karta bat!
Joan den urtarrilaren 28an, LABek Cimade eta Etorkinekin-Diakité-k martxoan Batzar Nazionalera itzuliko den immigrazio-legearen inguruan antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen.
LABek, Baionaraino sendo eta osorik hel daitezen iragaitzako edozein pertsonaren Hendaia eta Baiona arteko ibilbidea segurtatzea eskatzen dugun gisara, , egonaldi baimena ere eskatzen dugu lan egiten duten pertsona guztientzat.
Lanean ari den pertsona bati egonaldi baimena ez ematea diskriminatzea eta segurtasunik gabe uztea da.
Gure erranak garatzeko, egiaztapen sinple batetik abiatuko gara: bizirik irauteko, emakume edo gizon batek jan, edan eta lo egin behar duela erakusten duena. Erbestean dagoen pertsona batek edo paperik gabeko migratzaile batek ere jan, edan eta lo egin behar du. Ondotik Beraz, bere beharrei eusteko ere lan egin behar du. Hori debekatzea da asistentziara edo delinkuentziara bultzatzea.
Orain arte, egonaldi baimenik ez duen pertsona batek ez du lan egiteko eskubiderik, baina, aldi berean, paga fitxa batzuk erakutsi behar ditu lanaren bidez erregularizatua izateko. Egoera hau hipokrisia hutsa da.
Lan-kodeari dagokionez eta, bereziki, kontratazioari dagokionez, L1132-1 artikulua argia da.
Enplegatzaileak bereizketa mota guztiak baztertu behar ditu. Hala ere, migrante bat kontratatu aurretik, enplegatzaileak hautagaiak Frantzian lan egiteko eskubidea duela egiaztatu behar du.
Ondotik,enplegatzaileak ohiko formalitateak bete behar ditu. Enplegatzaileak kontratatu nahi duen langilearen egoera administratiboa egiaztatu behar badu, erran nahi du diskriminazioa ezaren legea hausteko eskatua zaiola eta, beraz, ezohiko formalitatea aplikatzea eskatua zaiola.
Ondorioz, egonaldi-baimenik ez duen langilea, kontratatuta izan aintzin, jadanik diskriminazioa jasan behar du. Hemen ere hipokrisia hutsa.
Beraz, pentsa liteke imigrazio lege honek lagunduko lukeela kontratazioa, baina oraindik ere ez da horrela. Lege horrek papergabekoak sailkatu besterik ez luke egingo, eskulangile errez gisa hartuz , enplegatzaileen beharrei errezki egokitzeko gisan eta egonaldi baimena arrunt prekarioa baizik ez eskainiz, « tentsio pean » diren lanbideetara mugatuz, jarduera-sektorez edo eremu geografikoz aldatzeko aukerarik gabe.
Ezin dugu ahantzi enpresan enplegatzailearen eta enplegatuaren artean mendekotasun-lotura dagoela. Egoera administratibo bat edo egoitza baimena justifikatzeko beharrak automatikoki langilea ahultasun larrian jartzen du.
Bizirik irauteko, paperik gabeko langileek,dena eta edozein enplegu mota onartu behar dute.
Prekarietate handiko egoera honek, arrangura guttiko enplegatzaileei egoera honetaz baliatzeko eta kostu apaleko langileak kontratatzeko aukera ematen die.
Batzuek ez dute ez lan kodea eta ez hitzarmen kolektiboak errespetatzen. Migratzaile asko lan ezkutura kondenatuak dira , eta, honek ez die ez erretretarako, ez langabezirako eta ez osasunerako eskubiderik irekitzen. Askotan, kontabilizatu gabeko eta gaizki ordaindutako gainerateko orduen eta errespetatuak ez diren segurtasun-neurrien biktimak dira.
Askotan, atseden-egunik gabe lan egiten dute, beren osasunaren kaltetara.
Beste behin ere, emakumeak dira biktima nagusiak, mota guztietako kontratuak onartu behar baitituzte.
Urtarrilaren 28ko lanaldiaren azpititulua hau izan zen: « Etorkinen lanerako sarbidea: Merkatuaren beharretatik pertsonen eskubideetara. »
LABen aburuz, lana eskuratzeak pertsonen beharrak ase behar ditu eta ez merkatuaren
beharrak. Imigrazioari buruzko legeak langileen arteko diskriminazioak sortuko ditu. Gobernuak proposatzen du “tentsioko lanbideak” izeneko egoitza baimena sortzea paperik gabeko langileentzat. Jakina, gobernua “migratzaile onei”, eskubideak emango dizkien legea prestatzen ari da, merkatuaren interesei erantzungo baitiete. Gaineratekoek, “migratzaile maltzurrek”,“tentsioan ez diren lanbideak » dituztenek, ezingo dute haien egoera administratiboa lanaren bidez erregularizatu.
Hala ere, hasieran nion bezala, bizirik irauteko, denok jan behar dugu, lo egin, eta, beraz, lan egin !
Hori onartuz, pertsona askok eskubiderik gabe, kotizaziorik gabe, babesik gabe, paperik gabe lanean jarraitzea onartzea da.
Halaber, fede oneko enplegatzaile batek berak aukeratutako langile bat kontratatzea ekiditea da, bere enpresa ez baitago zerrenda egokian.
Beraz, langileen eskubideak, guztiontzako, lana eskuratzearekin hasten dira, gizakiaren beharrak asetzeko eta inolako bereizkeriarik gabe!
Ondorioz, LABentzat beharrezkoa da erregularizazio lege bat BAI, baina lege honek eskubide berberak bermatu behar dizkie denei. Lege hori “tentsioan egindako lanbidetatik” haratago joan beharko luke. Hau da enplegatzaile bakoitzak askatasunez erabakitzen ahalko luke egonaldi baimenik gabeko pertsona bat kontratatzea, eta lan kontratu zuzeneta duin bat eskaintzea, honek automatikoki eta berehala egonaldi baimena emanen lukeena.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago