HELEP Euskal Herria lurraldearen mailako emaitzak nahi ditugu!
Ostiral arratsalde hontan, LABeko militante batzuek TPE hauteskundeetako emaitzak Euskal Herriaren mailakoak ematea eskatu dute Direccteari. LABek dio erregio mailako emaitzetan oinarritu errepresentatibitate batek ez duela Euskal Herrian bozkatu duten langileen hautua ordezkatzen.
Hona zer dion Direccte Nouvelle Aquitaine-ri zuzendu gutunak:
Eskutitz honen bitartez eskatu nahi dizuegu, Enpresa ttipi edo “TPE”etan izan diren hauteskundeen emaitzei dagokionez, Euskal Herri mailan existitzen den HELEP berria osatzen duen lurraldean izan diren emaitzak jakinaraztea.
Izan ere, Euskal Herri mailan Lurraldeko Komisio Paritarioa sortzear da eta besteak beste, komisio horrek akordioak izenpetzeko gaitasuna izanen du. Akordio horiek baliaztatu aintzin izanen diren negoziaketentzat, sindikatu bakoitzaren ordezkaritza edo errepresentatibitatea ezagutu beharko genuke eta horretarako noski, hauteskunde ezberdinen emaitzak lurralde mailan beharrezkoak izanen ditugu.
Nola esplikatzen ahal da, bestalde, horrelako ezberdintasun bat non enpresa ertain eta haundientzat ordezkaritza edo errepresentatibitatea enpresaz enpresa izanen dugun eta bestetik, enpresa txikiei dagokionez, erregio edo departamenduko xifrak edo neurriak bakarrik izaitea.
Badakigu ere legegileak, akordio kolektiboak langileen errealitatearen hurbilen izaiteko helburuarekin enpresa mailako akordioen sustatzearen alde egiten duela. Beraz, logika berdina segituz enpresa txikientzat, legegileak langileetik hurbilen diren lurraldeen akordioak bultzatu beharko luke, akordioak lurralde horren errealitatera hobekien egokituak izan daitezen, eta horretarako noski lurralde horietako sindikatuen ordezkaritza edo errepresentatibitatea zein den jakitea ezinbestekoa da.
Arrazoi guzi horiengatik beraz, galdetzen dizuegu enpresa ttipi edo “TPE”etan izan diren hauteskundeen emaitzei dagokionez, Euskal Herri mailan existitzen den HELEP berria osatzen duen lurraldean izan diren emaitzak jakinaraztea. Hona hemen HELEP berrian sartzen diren herrien kodigo postalak:
Zuen erantzuna positiboa izango delakoan, gure gorasmenak bidaltzen dizkizuegu.
copia DGT ari bidalia
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago