HARRERA HERRI HARRO
Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia igarotze ardatz bat bilakatu da Europakoak ez diren herrialdeetako milaka herritarrentzat.
Sei hilabete guziz, Frantziako Gobernuak aitzaki berri bat aurkitzen du muga itxita mantentzeko benetazko arrazoik gabe eta arraza-kontrol arrazistak egiteko, pertsona horiek blokatzeko helburu bakarrarekin.
Gerlen, goseteen, kapitalismoaren, ustiapen ekonomikoen, esklabotasun modernoaren eta gero eta gehiago klima aldaketaren biktimak direlako, beren herrialdeetatik ihes egiten dute mundu hobe baten bila. Bidaia luze eta arriskutsua bat hasiz, heriotza bidean izan daitekela gogoan ukanez.
Europara iristen direnek, askotan, oso informazio gutxi izaten dute, beren kalbarioaz traumatizatuak, eta ibilbide kaotiko eta grinatsua hasten dute; Espainiako eta Frantziako gobernuek eta Europar Batasunak duintasunik gabe hartzen duten prekarietatean bizirik irauteko. Europako herrialdeak pertsona horien guztien kudeaketara eta erantzukizunera jotzen dute posta-pakete hutsak balira bezala.
Horrez gain, igarobidean daudenak, Irungo Gurutze Gorrian 3 egun baino gehiago ezin dira gelditu eta egindako bidaia zailaren pausu urrats honetan, beharrezkoa zaien informazioa lortzeko eta ulertzeko denbora ikan gabe, hotik alde egin behar dute.
Bidaia jarraitzeko, Frantziako Poliziak kontrolatzen duen zubia zeharkatu behar dute, edo poliziaz josita diren tren geltokietara, autobideetara eta autobus geltokietara joan behar dute. Guzti horietan harrapatu eta hegoaldera itzultzen dituzte inolako legezko prozedura errespetatu gabe.
Basakeri horrek pertsona batzuk askoz arrisku gehiago hartzera bultzatzen ditu. Tren-bideetatik ibiltzera, autobideko larrialdietako ertzetan ibiltzera edo Bidasoa igerika zeharkazera.
Gaur egun 9 hil kondatzen ditugu.
Hurrengo Europako itunak, bere migrazio politika kanpoko mugetan gogortuz, are eta jende gehiago hiltzera kondenatuko du jada hilerri bihurtuta dagoen Mediterraneo itsasoan.
Frantzian onartu berri den Asilo eta Immigrazio Legeak atzerritarren estigmatizazioa eta errepresioa antolatzen dituen bezala, Itun honek beldurrekin jolasten du, oinarrizko eskubideen kaltetan eta migrazio mugimenduen errealitatea iluntzen du.
Dagoeneko 2022ko azaroaren 1ean, Avenida oinezkoen zubian kokatutako burdin-hesiak sinbolikoki idekiz egoera hori salatu genuen. Zubiak nahi ditugu, ez harresiak!
2023ko uztailaren 22an, agintariak salatu genituen Pausu/Behobia zubiko kontrol-postua kartelekin estaliz, Frantziak Europako barne mugak ideki ditzala eskatzeko eta etorkinak gero eta arrisku gehiago korritzera bultzatzen dituzten kontrol arrazistak amaitzeko; eskrupulurik gabeko kontrabando sareen eskutan ez uzteko.
Guk mobilizazio eta ekintza ezberdinak egin arren, egoerak ez da aldatzen.
Martxoaren 14ko KORRIKAren harira, erakunde sinatzaile guztiek erabaki zuten 36 migratzailekin batera muga Santiago zubitik zeharkatzea.
Desobedientzia zibileko ekintza honen bitartez, pertsona hauei Baionarako bidea segurtatu geien, haien harrera bertan segurtatuz.
Ekintza honen bitartez:
- Europa Gotorlekuaren immigrazio-politika errepresiboa salatzen dugu, mundu hobe baten bila euren herrialdetik ihes egiten duten erbesteratuak ahultzen dituena, kanpoko mugetan blokeatu eta sare mafioso, esplotazio eta giza salerosketa ugaritara bultzatzen dituena.
- Frantziako Gobernuak eskuin muturraren laguntzarekin ezarri duen azken immigrazio legea salatzen dugu. Kanporatzeen aurka babestutako kategoriak ezabatu, aurrekaririk gabeko kriminalitate bikoitzaren hedapena, bizileku-baimenen egonkortasunaren amaiera, erbesteratuen oinarrizko eskubideak erreprimitu, baztertu, urratu, nahi dituzte, estigmatizatzen eta arriskuan ematen dituzten neurriak dira.
- Mugak behin betiko idekitzea eta bereziki Irun eta Hendaia arteko hau bezalako zubi guztiak irekitzea eskatzen dugu, guztion zirkulazio askea bermatzeko.
Erakunde sinatzaile guztiek elkarrekin jarduten jarraituko dute immigrazio politika gizatiarrago eta justuago baten alde.
Inor ilegala ez denez eta denok eskubide berdinak izan beharko genituzkeelako, immigrazio politika guzti hauetan errotik aldatzea eskatzen dugu.
Europan dagoen orok helmugako herrialdea aukeratzeko aukera izan behar du, bertan finkatu, bertan integratu eta nahi duen hizkuntza ikasi behar du!
EH beti izan da harrera, immigrazio eta emigrazio lurralde bat, eta izaten jarraitu nahi du. Hizkuntzak integraziorako bitarteko garrantzitsua dira, eta kasu honetan ere gutako guztiok izan behar dugu haietarako sarbidea. Agintari publikoei eskatzen diegu ahalik eta baliabide gehien erabil ditzatela harrera-baldintza duinak eta seguruak bermatzeko eta nahi duten guztiei hemen edo beste leku batean bizitzen uzteko.
#Harrera Herri Harro
Ttipi ttapa, Euskal Herria Ttipi ttapa, Harrera Herria
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago