Guk besteak zaintzen ditugu baina gu, nork ote zaintzen gaitu ?

2019-07-08  

Gu sozial langilegotzan ari garen guztiok alarma jotzen dugu !!

irudia

Antolakuntza berritzeak, sozial kudeaketa metodo berriak, ordutegi aldaketak, eta beste, estakuruak baizik ez dira : egiazki diruztatze apaltzeak dira, errendimendu handitzeak, diruaren araberako lan kudeaketa butala eta kulpabilizatzailea.

Gero ta gehiago egin behar da geroz ta gutxiagorekin prekaritatea haundituz eta azkartuz !

Gure postu fitxak nola nahi ta haien gustora moldatuak zaizkigu Lan Lege berriak permititzen duen bezala. Hori dena gure lana eta indarrak deuseztuz eta hori paziente guztiekin edo ta publiko osoarekiko. Horrek denak ondorio zailak eta txarrak sortzen ditu bai lanean bai bizi pertsonalean.

 

Gure sozial egiturak edozein enpresa bezala konsideratuak dira eta hala ez dira !  Haiekin beti zenbaki kontu bat da alta jendeentzat eta jendeekin lan egiten dugu, zenbakiak ez gara eta ez dira !!

Gauzak ezberdinak dira bakoitzaren arabera, ezin da dena beti kalkulatu eta neurtu.

EZ ! 7 minutu terdi ez dira aski pertsona zahar baten garbiketarentzat
EZ  da posible ; 15 minutu zailtasunetan den gazte bat entzuteko ez dira aski ere ez !

BAI !  Beti pertsonez aldatzea hitz egiteko beharra dutenean ez da onargarria ! Bere sufrikarioa emendatzen diogu horrela jokatuz.

Azken aldi hauetan jasan izan behar ditugun zuzendaritza aldaketek helburu bat baizik ez dute : kalkulu kontuak, zenbaki beti hobeagoak eta zentzu gabeko edozein aldaketak, soziala hitza arras ahaztuz

Horren atzean kanporaketa asko daude, bai horrekin bat egin nahi ez duten langileen kanporaketak ; eta horien ordez kontratu prekarioetan  beste jende batzu hartuko dituzte ; deus erranen ez dutela esperantzarekin.

 

Askotan gure lana galtzea eta beste bat ez atxematea beldur gira, jakinez sektorea krisian dagoela. Proposatuak diren kontratuak geroz eta labur eta prekarioak dira, lansari minimoak, flexibilitatea beti gehiago eskatzen digute zerbitzuen beharrei aurre egiteko (lan geldialdiak ez ordezkatuak, langile falta, ez egoteak…)

 

Estreza baita ere larritasun egoerak gutariko batzuentzat eragina dutenak gure bizi pribatuetan eta gure osasun fisikoa eta mentalarentzat.

Nola holako ahultasunean edo gaizki izatean gure pazienteak edota erabiltzaileetaz ongi okupatzen ahal gira ? Hori dena maleruski, terreno ona da akatsak egiteko jakinez kasu batzuetan lanjerora izaten ahal dela. Gure beharra dute eta baldintza hoberenean.

Eri edota dependenteak diren jendea lagundu, laguntza behar handia duen jendearekin egon, prekaritatean den jendea bideratu, gazteak informatu, jende zaharrak artatu…

Hauek dira gure misioak, eta oroitarzatea  garrantzitsua daGainera, behar horiek geroz eta gehiago handitzen dira zahartzen den gizarte batean eta gure politika soziala ofensiboan beharrean daudenak ahultzen duen estatu batean. Laburbilduz, langile indargabetuak ez dituzte behar haien parean, aurkakoa ! Diru gehiago behar da eta dispsitibo egokiak, langileek haien misioak bete ditzazten.

 

Galdera batzu bururatzen zaizkigu : nork erreleboa hartzen du ; postuak, permanentziak, oheak edo egiturak ixten direlarik ? Labo APSP eta LRA buruan ditugu noski.

 

Gaur, elkarteko lehendakariak, administrazio kontseiluak eta zuzendaritzak interpelatzen ditugu : management finantzario eta lardearitsuak eragin oso txarrak ditu langile osasunean eta egin behar duten lanean ! Humanoa zentroan jarri behar da berriz, hortarako lanbide hau hautatu dugu eta egunero altxatzen gira !

 

Instituzio publikoak ere interpelatzen ditugu : herriko etxeak, departamendua, eskualdea eta Eskualdeko Osasun Agentzia, gure egituren diruemaileak. ASKI ozenki esaten dugu. Dirua behar dugu egiazko beharren arabera !

 

Gaur, departamenduari hitz egin nahi diogu partikulazki, berak konpetentzia soziala duelako baitere Elkargoari bihar ukanen lukeelako : elkartasuna zentroan emanen duen politika soziala behar dugu eta orain !

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian