GORA MAIATZAREN LEHENA!

2025-05-07  

Hemen Baionan eta Maulen egidako hitzartze intersindikala.

irudia

Milaka batzuk ginen gaur karriketan mobilizatzen Langileen Nazioarteko Borroka Egunean! Biba guztioi!

Borrokan segitu behar dugu!

​Intersindikalak egindako deialdian bezala, elkarrekin borrokalariak izan behar dugu!

 

Borrokan segitu behar dugu, garaia bereziki larria baita:

Kapitalismoa pilpilean dago. Gobernu liberalek, patronalarekin eskuz esku, gure gizarte-eskubideak eta zerbitzu publikoak desegiten dituzte, langile-klasea prekarizatzen dute, lotsarik gabe kanportazen dute, aberastasunak bereganatzen dituzte ahulenak estigmatizatzen dituzten bitartean, eta produktibismoa bizkortzen dute benetan beharrezkoa dugun ekologia planoa aldaketa kontutan hartu gabe.

 

Arrisku horiei gehitu behar zaie faxismoak, mundu osoan eta batez ere, Trumpek, Putinek, Netanyahuk, Melonik, Mileik gorpuztutako aldaketa kezkagarria, nazioarteko zuzenbideari, emazteen eskubideei, migrante eta minorizaten eskubideei ; abortatzeko eskubideari, hezkuntzari, laneko arauei modu basatian heltzen baitiote. Krisi klimatikoa ez balitz bezala egiten dute, multinazionalek gero eta irabazi gehiago izan ditzaten.

 

Gobernariek, gaur egun, sakrifizio berrietara behartu nahi gaituzte, ustezko “gerra ekonomia” baten izenean, zeinaren atzean kapitalaren interes baxuak eta haren izenean sakrifikatutako bizitzak ezkutatzen diren behin eta berriz. Gerra ekonomia diru

gutxiago da zerbitzu publikoentzat, eta ez dagokigu guri, langileoi, krisi egoera honen faktura ordaintzea!

 

Borrokalariak izan behar gira, noski, baina elkartasuna ere erakutsi beharko dugu!

Herrien arteko bakea eta elkartasuna defendatzen ditugu, eta dei egiten dugu atzerakada sozialei aurre egiteko, atzerakada horiek gero eta bortitzago eragiten baitiete langile publiko eta pribatuei, pentsiodunei, lan gabetuei, ikasleei, eta beharretan direnei.

 

Uko egiten diogu eskuin muturrak bere lehentasunak diktatzeari eta inposatzeari. Klase langilearen

benetako gaiak landu behar dira. Duintasunez bizitzeko aukera emango diguten lansariak eta lan baldintza onak exijitzen

ditugu, emazteen eta gizonen arteko berehalako soldata berdintasuna, pentsioen eta langabezia aseguruen azken erreformak indargabetzea eta baita ere prekarioenen estigmatizazioarekin bukatzea!

 

Beharrezkoa da mobilizatzea, eta horretarako, langileok lantokietan antolatu behar gira!

Antola gaitezen! Afiliatu gaitezen!

 

Elkarrekin, gobernuari eta patronalari aurre egin diezagun konkista sozial berriak irabazteko!

Dirua egon da bankuak salbatzeko, dirua badago gerrarako eta beti gehiago!!

Akziodunentzat dirua badago: 2024an ordaindutako 100 miliar € dibidenduetan, inoiz baino gehoiango izan da!

 

Beste aukera batzuk ere badira! Beraz, eragin dezagun, dirua eraldaketa sozialera bideratu dadin!

 

Elkarrekin egin dezagun borroka gure eskubideen alde.

 

Gizarte Segurantza sortu zenetik 80 urte igaro direnean, segi dezagun aberastasunaren banaketa justuan oinarritutako tresna solidario eta kolektiboak aldarrikatzen.

 

GORA LANGILEON BORROKA!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!