GELTOKI ETA TRENETAKO LANGILE DESERTIFIKAZIOARI EZ!
SNCF ko zuzendaritzak unilateralki erabaki du 2018ko irailaren 10etik goiti tren batzu ibiltzen ahalko direla kontrolatzailerik gabe. Trenbideetako langileek hautu ekonomiko eta politiko hori ez dute onartzen eta kari hortara mobilizazio egun berri bat antolatzen dute irailaren 18an.
Hona CGT cheminots, SUD rail eta LAB trenbideak sindikatuek zabaldu ageria:
SNCF ko zuzendaritzak unilateralki erabaki du 2018 ko irailaren 10etik goiti tren batzu ibiltzen ahalko direla kontrolatzailerik gabe.
Guk xeminotek hautu ekonomiko eta politiko hau ez dugu onartzen eta zuek direktuki hunkituak zaizten erabiltzaileek honen ondorioak pairatuko dituzue.
Bakarrik, gidariak ezingo du sehurtatu trena gidatzea eta denbora berean tren barneko bizia erregulatzea ! Ezinezkoa da !
Historikoki tren guziak gidari eta kontrolatzaile batez ekipatuak dira, azken hau izanki tren barneko 21 oinarrizko misioei formatu profesionala :
- bidaiaria errezibitu kaian
- bidaiarien instalatzea errextu
- bidaiariak informatu
- bidaiariak kontseilatu
- tren barneko arauak errespetarazi
- abiatze aintzineko egiaztapenak egin
- eskua hartu segidan bidaiari baten osasun arazo baten kasuan
- txartelen saltzea sehurtatu tren barnean
- jendeen segurtasuna kudeatu
- tren barneko lasaitasuna eta segurtasuna zaindu
- beranten ondorioak tratatu bidaiariekin
- gidaria lagundu istripu edo pana kasuetan
- kontrolatu txartelak
- ...
Hego akitaniako xeminotek ez dute onartzen trenbideetako zerbitzu publikoaren martxandizazio hau!
Denok elgarrekin, trenbideetako langile eta tren erabiltzaileok, ez dezagun onartu geltoki eta trenetako postu suprimitze horiek!
Denak elgarrekin azkarrago gira!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago