Funtzio publikoa eta medikuntza soziala greban lan baldintza eta zerbitzu publiko duinen alde!
Publikoa eta medikuntza soziala denok batera mobilizatu gara.

Maiatzaren 13an, zergaitik hemen gauden gaur ?
Funtzio publikoko langileak garelako eta egunero, gure lan baldintzak prekarizatzen direlako!
Medikuntza sozialeko langileak garelako eta gure lan baldintzak oso prekarioak direlako!
Jendartearentzat aritzen gara eta gure lanak diru publikoekin finentzatuak dira. Sektore publiko edota pribatuko langileak gara eta pertsonak zaintzen ditugu! Etxez etxeko langileak, zahar etxekoak, haurrak zaintzen, urgentzia sozialean …
Herriko etxeetan, Departamendua aintzinean, su prefeturan… Orain arte mobilizatuak egon gara gara bainan bakoitzak gure aldetik. Gaur erabaki dugu denok batera mobilizatzea eta hori da gure indarra!
Publikoa eta medikuntza soziala denok batera!
Exigitzen dugu :
- Gure soldaten igoerak
- Gure misioak betetzeko medioak
- Gure beharrei erantzuteko behar diren lanpostuak sortzea aldarrikatzen dugu
- Manadgment metodo toxikoekin bukatzea
- Osasuntzuzko lan baldintzak
- Eta eskubide kolektiboak nahi ditugu!
- Benetazko berdindasuna nahi dugu gizon eta emakumeen artean
CGT, FSU, LAB eta Solidaires sindikatak irakurketa berdina egiten dugu ! Gure zailtasunak berdinak dira eta logika berdinak segitzen dituzte !
Austaritate politikoen ondorioak dira. Beti gehiago lan egin behar dugu eta beti guttiago kobratu ! EZ DA GEHIAGO POSIBLE
Izan irakasle, CCASko langile, hospitaleko langile edota medikuntza sozialeko langile, denak batu gara esateko STOP / ASKI !!!! ASKI DA…
Gaurtik goiti, ia mobilizazioa handitzea eta ahal den toki guztietan langileak batzea deitzen ditugu!
Soilik borrokaren bitartez beste eredu sozial bat lortuko dugula!
Borroka da bide bakarra eta greba tresna hoberena!!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago