EZ DUGU AHAZTEN!

2024-03-09  

Gaur, 2024ko martxoaren 9an, berriz ere Mohamed Kichouhiri omenaldi bat egiteko elkartzen gira. Duela bi urte, 2022ko martxoaren 9an, hemengo Lapix xantierrean hil zen garabia batetik erorita.   Gure sustengu osoa adierazi nahi diegu bere bikotekideari, bere bi seme alabei eta bere familia guziari.  

irudia

Homenaldi hori 22 Bergeret bizilagun Kolektiboak, CGT eraikuntza eta FSU, LAB, Solidaires sindikatuek antolatzen dute elkarlanean, langile bat lanean hil izanaren dramaren aurrean denak mobilizatuak garelako.
Holako gertakari lazgarrien maiztasuna eta gutiestea salatzen dugu, baita  erantzuleen ezabaketa eta zigorgabetasuna.
 


Egunero frantses estatuan, bi langile lanean hiltzen dira. % 14ko igoera urtebetean. Estatu horrek Europako bilan txarrena du: 3,53 istripu hilgarri 100.000 langileko, Eurostaten Europako estatistika-zerbitzuaren arabera.
Mohammed Kichouhi hil den istripua ez da arrunta. Urte hasieratik, 17 pertsona hil dira lanean Hego Euskal Herrian. Oroitarazten dugu 2023an Euskal Herrian 59 pertsona ez direla bizirik itzuli lanetik, eta horietatik 5 Ipar Euskal Herrian. Askoz gehiago dira egunero zauritzen direnak edo gaixotasun luzeak edo sendaezinak garatzen dituztenak.
 
Laneko istripuak eta heriotzak masiboak dira, baina ezkutatuak. Kaltetuenak beharginak, kualifikazio gutxiko langileak dira, eta geroz eta gehiago gazteak eta emazteak.
 
Botere publikoen eta patronalaren borondate politiko eskasa eta arduragabekeria salatzen ditugu. Laneko osasun eta segurtasunaren arloko formakuntzen emendatzea eskatzen dugu, lan ikuskaritzarentzat baliabide gehiago, lantokietan ikuskapen anitzez gehiago egin ahal izateko, eta arau urratzeengatik zigorrak gogortzeko. Baita ere, lan medikuntzaren indartzea eskatzen dugu, urtero bere baliabideak murrizten ikusten dituenak. Lantoki seguruagoen alde ekiteko garaia da. 
 
 
Zenbakiak eta estatistikak alde batera utzita, langileen bizitza lehentasuna izan behar da. Horretarako, elkartu eta antolatu behar gira, gure ahotsa eta lanean bizitza galdu dutenena entzunarazteko. Haiei ere gorazarre egin nahi diegu, borrokatu nahi dugu justiziak zor diena lor dezaten eta gutako bakoitza lanetik bizirik itzultzeko eta osasuntsu lan egiteko.
 
 
Atsedenik gabe, justizia eskatuko dugu biktimei, garabiaren erorketaren biktima guztiei.
 
 
Joan den udazkenean, lursail suntsituan, urpean, ponpaketa-sistemak, hondeamakinak eta zulaketa-makinak martxan jarri ziren; 2024ko urtarrilaren 8an garabi berria jarri zuten; gaur egun, langileek obrak egiten dituzte, lauzak hondoratzen dituzte, hormak eraikitzen dituzte, hormigoizkoak.
 


Bihar, eraikitako eremu horretan, Mohamed Kichouhiren memoria ez da ezabatu behar, “espazio” bat atxiki behar zaio.
 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian