Euskal Herritik elkartasuna Kortsikako STC-rekin

2026-05-05  

2026ko maiatzaren 4an, STC sindikatu korsikarrak publikoki salatu zuen poliziaren jatorria duen geolokalizazio eta entzuketa gailu bat aurkitu zuela, sindikatuaren auto batean ezkutatuta, militanteek erabiltzen zuten auto batean, tartean Idazkari Nagusiordeak.

irudia

Agiri honen bidez, Euskal Herritik, LAB sindikatuak bere haserrea eta amorrua adierazi nahi ditu. Oinarrizko askatasunen aurka doan joera politiko larri hau irmotasun osoz salatzen dugu.

Espioitza, fitxaketa eta metodo ilunak frantses Estatuak eta bere poliziak, langileen borrokarako guztiz zilegia eta beharrezkoa den ekintza sindikala oztopatzeko eta kriminalizatzeko erabiltzen dituzten praktikak dira.

Gure babes osoa eta elkartasuna adierazten diegu STCko lagunei. Frantses Estatuak gure erakunde eta militanteen aurka darabiltzan mehatxu eta presioen aitzinean, eraiki dezagun fronte sindikal bateratu bat eta borroka dezagun elkarrekin gure herrien askatasun nazional eta sozialaren alde.

Ekintza sindikala ez da delitua!

EVVIVA A LIBERAZIONE NAZIUNALE

EVVIVA A LIBERAZIONE SUCIALE

GORA LANGILEON BORROKA!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!