Euskal Herria Macron legearen eremutik kanpo! Irailaren 21a greba eta mobilizazio eguna!

2017-09-15  

Irailaren 21 ean Edouard Philippe frantses lehen ministroa Hendaiara badator. Nola ez ONGI ETORRI polit bat eskaini? LAB sindikatuak bisita hori baliatu nahi du mezu argi bat pasarazteko jaun honi: Euskal Herrian ez dugu zuen Macron legearik nahi!

irudia

Edouard Philippen bisita aukera bat da greba eta mobilizazio egun bat antolatzeko Hendaia eta inguruetan.

LAB sindikatak ekintza desberdinak antolatuko ditu, lehen hitz ordua izanki 10etan Jonkoko biribilgunean, Hendaian.  Hortik ekintza bat egitera joanen gira.

11.30etan bertokira itzuliko gira manifa bat abiatzeko Hendaiako karriketan zehar.

Edouard Philippek entzun behar gaitu! Euskal Herriak Macron legearen eremutik kanpo izan nahi du!

Mobiliza gaitezen! borraka dezagun!

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian