Emazte langileok BORROKAN!
Gaur, 2023ko martxoak 8, gure ekintza feministaren xedetzat hartzen dugu Baionako herriko etxea, guk emazte langileok oraindik ere jasaten dugun desberdintasun baten salatzeko.
Estatuak Baionako Herriko Etxeari 50.000 euroko isuna jarri zion 2022ko abenduan, bere zerbitzuetako zuzendaritza-postuetan emazterik ez egoteagatik.
Lan zuzenbideko araudia ez betetzearen arriskuak aurresuposatzen dituen enpresa baten gisara, erakunde publiko honek emazteak erantzukizuneko postuetan integratzeko egiazko giza baliabideen politika egin beharrean, nahiago du isuna ordaindu ! Are onartezinagoa da jakinez hau diru publikoarekin ordaindua dela!
Jean-René Etchegaray, Baionako Renaissance alderdiko auzapeza, honela defendatu zen: “Oso emakume gutik postulatzen dute eta hautagaiek ez dituzte irizpideak betetzen eta ez dituzte eskatutako gaitasunak”.
Azpimarratu nahi dugu ez dela kasu bakan bat, azken kontratazio- prozesuarekin lotua, baizik eta
Herriko etxean ongi errotutako ohitura bat.
Zer egiten du herriko etxeak emazteak hautagaitza pausatzera bultzatzeko? Zalantzan jartzen ote du kontratazio-politika?
EZ, postu horietan emazterik ez baldin badago, emazteen errua da!
Hiru funtzionarioetatik bi emazteak dira; alta, erantzukizuneko postuak eskuratu ahala, haien kopurua nabarmenki jausten da.
Kontratazio-prozesu guztiek kontuan hartu behar dituzte kudeaketa eta zuzendaritza-postuek dakartzaten zailtasunak, emazteek jasaten dituzten oztopo bereziak.
Kontratazioan diskriminazio positiboa deritzona transizio konponbide bat da bai, baina beharrezkoa.
Oro har, martxoaren 8an, oraindik ere jasaten ditugun soldata-desberdintasunak salatu nahi ditugu. Batez beste, postu berarentzat eta edozein sektoretan, emazte batek gizon batek baino %20 gutxiago irabazten du. Eta hori, hein handi batean, bereizketa profesionalaren ondorioz.
Erretretan, pentsioen arteko aldea %40koa da!
Eta Macron-en erretreten erreforma berriak emazteei gogorki eraginen die, egoera okertu eta desberdintasunak areagotu besterik ez du eginen.
Bereizketa profesionala eta soldata-arrakal dira Renaissance alderdiaren zutabeak!
Guk, emazte langileok, asteak daramatzagu erreforma bidegabe eta bortitz horren aurka borrokatzen, eta kendu arte jarraituko dugu.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago