CGT ren ERASO LOTSAGARRIA LAB en KONTRA!!!!
Heldu den azaroaren 28tik abenduaren 12ra iraganen dira enpresa ttipietako hauteskundeak estatu frantsesean, TPE hauteskundeak. CGT-ek LAB hautagaitza deuseztatzea eskatu dio Bordeleko epaitegiari eta auzia uztailaren 28an izanen da! CGT-ek bereziki dio LAB ek ez dituela "balore errepublikarrak" errespetatzen... eta euskararen erabilpena salatzen du ere... ZINEZ LOTSAGARRIA!!!
LABek prentsaurreko bat eman dute asteazken goiz hontan Baionan uztailak 13, CGT ek aurkeztu helegitea salatzeko.
Hona prentsaurrekoan aipatu dena:
CGT-ek LAB sindikatuari eginiko erasoa salatzen dugu : CGT-ek LAB argiki atakatu du
CGT-a hain beldur den bere lehen tokia galtzea estatu frantsez mailan nun prest den Sindikatu ttipien lana xehatzea bere interes proprioentzat !
15 urte LAB existitzen dela,
eta gaur egun nehork ezin du gehiago LAB-en lan sindikala kontestatu !
Duela hilabeteak karrikan girela langileen ondoan « lan legearen erreforma » salatzeko etengabe eta ispiritu kolektibo batean !
Eta Montreuil eko CGT-ko zentrala sindikalak sindikata ttipiek eginiko lana lehertzea erabakitzen du ? ez duia besterik egiteko ?
LAB entzat, ERASO horrek egunero LAB ekin gobernamendu eta nagusien aurka borrokatzen direnak laidoztatzen ditu.
Sortu denetik, LAB Euskal Herriko langileen zerbitzurako tresna bat bezala garatu da.
LAB tokiko Sindikata da eta gure lurraldearen garapenean kokatzen da bere errealitate eta berezitasunei erantzunez eta egokituz.
CGT-ren arabera, LAB Errepublikako baloreen aurka kokatzen da elebiduntasuna gure komunikatuetan erabiltzen dugulako.
CGT-ek berriro atakatzen gaitu baina hau ez da LAB-en aurkako ataka xume bat baina pundu anitzetan ondorio pizu eta latzak ukaiten ahal dituen ataka orokorrago bat.
1- Demokraziari egindako erasoa
LAB Sindikatua 2000.urtetik geroztik existitzen da Ipar Euskal Herrian eta arragurarik gabeko nagusi batzuk aparte, nehork ez du gure bidezkotasuna zalantzan ezarri.
Hauteskunde anitzetan aurkeztu gira arazorik gabe : 2002 eta 2008 ko Prud’hommes etan, 2012 ko Enpresa ttipi ttipien hauteskundeetan (TPE) eta enpresen hauteskundeetan…
Gure ekintza sindikala baztertzen saiatuz, eta gure hautagaitza baliogabetzea saiatuz TPE hauteskundeetan, CGT ek langileei hautatzeko eskubidea kendu nahi die. Gizarte zibilari ( hemen langileak) erabakitzeko aukera uztea demokraziaren oinarria da.
CGT a zertaz beldur da ? Eztabaidaz?
Edo gure proiektu sindikalak sustengu handi bat lortu dezan langileen partetik beldurtzen da?
CGT a ez dea sinpleki demokraziaz beldur azken finean ?
2- Sindikalismoari eta langilegoari egindako erasoa
Gaur egungo testuinguruan, nola CGT ak LAB bezalako sindikatua atakatzen ahal du jakinez duela hilabeteak LAB borrokatzen ari dela (eta kolektiboarentzat gainera) azken erreforma anti sozialaren aurka ?
Nola CGT-ak alegia egiten ahal du ez ikustea langileek batasun eta elkartasun gehiago galdegiten dutela?
LAB-ek pentsatzen du sindikatua langileen zerbitzurako tresna izan behar duela.
Eraso honek erakusten du CGT-ak bere interes proprioak langileen interesak baino balio gehiago dutela.
Eta hortara heltzeko ez du dudatzen « ttipienen » lehertzea!!!!
3-Euskara eta euskal sentimenduari egindako erasoa
CGT-ak erabilitako argudioak hurbilagotik begiratzen baditugu, argi da CGT-ren arazo bakarra LAB ekiko; euskararen erabilpena dela bere egunerokotasunean.
CGT-ak erabilitako argudioak gure baliogabetzeko faltsuak eta oinarririk gabekoak dira.Euskal gizarteari eginiko eraso zuzena da hemen eta argi da. CGT-ren iritziz, elebiduntasuna erabiltzeak edo euskaren alde posizionatzea diskriminizatzen duen neurria da.
CGT-ek duen ikuspegi ultranazionalista konpara genezake bere fama zatiketan oinarritzen duen partido politiko baten ikuspegiari ez…,? Ikusiz nola gaur egun CGT-a langileen zatitzen saiatzen den…
.
LAB-ek jadanik Errepublikako baloreei inguruko auziak irabazi ditu eta segituko du.
Gure kideek eginiko lana eskertzen dugu eta horietaz harro gira.
CGT-ak eramaiten duen borroka inutila, zentzugabekoa, alferra eta anti soziala da beraz.
Gaur egun, borroka enpresetan eta karrikan garatu behar da eta ez auzitegietan ttipienak zapaltzen saiatuz.
CGT-ak ez gaitu gure proiektu sindikaletik desbideratuko, eta egiteko manera hauek onart ezinak direla pentsatzen duten langile guziak gure gana etorteza deitzen ditugu eta horien enpresetan antolatzea galdetzen diegu.
Gure afiliatu guziak terrenoan diren lan taldeen indartzea deitzen ditugu ; LAB sindikata enpresa ttipi ttipietan (TPE) presente izaiteko gisan .
Sindikatu guztiak baita aktore sozio-ekonomiko,linguistiko, kultural eta politikoak gure sustengatzea deitzen ditugu prentsa komunikatu baten bidez (publiko emanen duguna heldu diren asteetan.)
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago