Apirilak 28 | Bitirinan mobilizatu gara
Aurtengo, apirilaren 28a berezia da. Egun hori Bitirinan gertatu den azken laneko istripu hilgarria salatzeko dedikatu dugulako ere bai.
Aurtengo, apirilaren 28a berezia da. Egun hori Bitirinan gertatu den azken laneko istripu hilgarria salatzeko dedikatuko dugulako ere bai
Gure doluminak familia, lagun eta lankide guztiei helarazi nahi dizkiegu. Martxoaren 30ean, fibra optikoko instalazio lanetan ari zen langile bat hilik aurkitu zuten. Bakarrik lanean ari zen.
Horregatik, gure sindikatuen arteko protokoloari jarraituz, Bitirinako herriko plazan elkarretaratze hau antolatzea erabaki dugu. Argitu nahi dugu gure asmoa ez dela inoren ardura bilatzea momentuz, inkesta polizialari denbora utziz. Aldiz, gure helburua da laneko istripu larri eta hilgarriak ikusiarrazi eta isiltasunetik atera!
Gure gizartean eta hedabideetan, laneko heriotzen gaia oraindik neurri handi batean tabu da nahiz eta uste dugun gure mobilizazioei eta tokiko prentsari esker, ahalbidetzen dutela, gertakari huts gisa baino harago lantzea.
Gai honetan, botere publikoek ardura handia eta seriosa dute :
• Lehenik eta behin, Frantziako Estatuak ! Ez duelako lanarekin lotutako heriotza istripuen kopuru ofiziala ezagutzeko tresnarik eskaintzen. Ematen diren datuek ez dituzte kontuan hartzen ez laborantsako, ezta funtzio publikoko langileak ere. Aldiz, badakigu sektore horietan ere heriotzak badaudela. Gainera, ez dago langileen babeserako benetako plan anbiziorik.
• Bestalde, Lurralde kolektibitateek !
Askotan agintari bezala direlako. Azken lan istripu honetan Departamenduko Kontseilua izan den bezala, aurreko kasuan, urtarrilaren 8an Urruñako Oletako obran gertatutakoan, Euskal Hirigune Elkargoa izan zen. Horregatik, apirilaren 28 honen harira, agindu-emaile publikoak interpelatu nahi ditugu.
Berriro diogu: ez dugu inor akusatzen, ez da gure rola. Baina kontzientzia kolektiboa piztera deitzen dugu: botere publikoek, enpresa pribatuek, denek hartu behar dituzte beren ardurak, laneko istripu larriak eta heriotzak ahalik eta gehien murrizteko. Helburua : Zero hildakoak lanean
Sindikatuei dagokienez, guk ere gure ardura hartzen dugu, CGT Construction, FSU, LAB eta Solidaires Pays Basque sindikatu arteko protokolo hau eramanez, laneko istripu larrien eta heriotzen aurka.
Istripu larri edo heriotza bakoitzean, familiei lagundu ahal diegu, hala nahi badute, prozedura judizialetan.
Beste sindikatuak erakundeak berriz ere gonbidatzen ditugu gurekin bat egitera, ikusgarritasuna eta eraginkortasuna irabazteko.
Mobilizazio honetaz baliatu dugu hitzordua emateko datorren ostiralean, 2026ko maiatzaren 1ean, langileen nazioarteko egunean: 11:00etan Baionan eta 10:30ean Maulen, nun laneko istripu larri eta heriotzen aurkako prebentzioaren aldeko aldarrikapenak ere plazaratuko diren.
Bestalde, ekainaren 23an, Baionako epaitegian izango gara gure sustengua adierazteko Mohamed Kichouiren familiari.
Azkenik, minutu bateko isilunea proposatzen dizuegu, martxoaren 30ean Bitirinan hildako langilearen omenez, baina baita honako hauen omenez ere:
• Mohamed, Baionan 2022ko martxoaren 9an hil zen garabi gidaria
• Agnès, Donibane Lohizunen 2023ko otsailaren 22an hil zen irakaslea
• 50 urteko langilea, 2023ko martxoaren 3an Baionako garaje batean hil zena
• Mikel, 2023ko martxoaren 7an Tartasen hil zen kordista
• Issoufou, 2023ko irailaren 6an Urruñan hil zen eraikuntzako langilea
• 2023ko abenduaren 22an Ziburun hil ziren bi marinelak
• Euskal Herrian eta mundu osoan zehar lanarekin lotutako istripu larri eta heriotzen biktima diren langile guztiak
Eskerrik asko guztioi, elkartu gaitezen ugari maiatzaren 1ean kalean!








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago