PS 64-en udako unibertsitateak iragan behar ziren larunbat goiz hontan Kanbon... bainan hori zen kontutan hartu gabe "jusqu'au retrait" kolektiboko militanteen motibazioa eta energia!
50 bat militanten oihuek, xixtu, musika ta beste, bortxatu dute bilkura bertan behera uztea eta PS ko kideek lekua utzi dute 11ak aldean.
Garaipen ttiki bainan sinpatiko bat kolektiboarentzat!
Borrokak segitzen du! Ez ditugu bakean utziko! Lan legea kendu arte!!! irakurri
irakurri
Mobilizazioek segitzen dute!
Berriro ehunka pertsunek Baionako karrikak zeharkatu dituzte astearte hontan,
El Khomri lege proiektuaren kontra.
Hitz ordu berri bat finkatu da heldu den larunbateko,
goizeko 8 eterdietatik goiti Kanbon, nun iragan behar diren PS alderdiaren udako unibertsitateak.
Borrokak segitzen du!!!!
irakurri
irakurri
Jende ainitz bildu da berriro ekainak 28 hontan lan lege proiekturen kontra manifestatzeko.
Baionako karrikak zeharkatu ondoren, manifa azpi-prefekturaren aintzinean bukatu da. irakurri
irakurri
Gaurko lan legearen kontrako manifa Baionan, Claude-i eskaini omenaldi bat bilakatu da.
"jusqu'au retrait" kolektiboko lagunak sekulan baino motibatuak ziren eta, zalantzarik gabe, Claudek militanteen etengabeko oihuak entzun ditu. "on se battra !"..."on se battra !"...
Manifa bikaina!
Agur eta ohore Claude! irakurri
irakurri
Claude Larrieu militantea, gure laguna, larunbat hontan hil da mendian.
Borroka ainitzetako militantea!
LABen partetik, doluminak famili eta hurbilekoei.
AGUR ETA OHORE CLAUDE! irakurri
irakurri
Larunbat hontan iragan da Hazparnen Iparraldeko LAB sindikataren Biltzar nagusia.
Lehen parte batean, Lyoneko unibertsitateko erakaslea den Sophie Beroud-k mintzaldi bat egin du frantses estadutik etortzen diren erasoak eta sindikalismoan dituen ondorioen gaiaren inguruan.
Ondotik, sindikataren norabideak aipatu eta eztabaidatu dira eta luntx on batek eman du amaiera erreflekzione goiz honi. irakurri
irakurri