LAB hezkuntzak frantses ministroak SUD EDUC 93 sindikatari egin erasoa salatzen du!

irudia
2017-11-29  0

Azaroaren 21ean, Blanquer ministroak jakinarazi du plinta bat pausatzen duela SUD EDUC 93ren kontra "estadu razismoa" hitzak erabiltzea gatik. LAB hezkuntzak salatu nahi du SUD sindikataren kontrako eraso hori eta bere elkartasuna erakusten dio sindikatari. Hona hemen LAB hezkuntzaren ageria baita SUD EDUC federakuntzaren argitzea gaiari buruz. irakurri

"ALARMA SOZIALA" PROPOSAMENA KARRIKAN

irudia
2017-11-16  0

LAB sindikatuak azaroaren 16ko Macron legeen kontrako mobilizazio egun berri hau baliatu du bere borroka tresna proposamena aurkezteko langileei. LABeko militanteek info gune bat antolatu dute manifaren abiatze tokian, "alarma soziala"ren azalpen trakta zabalduz baita "alarma sozial" manifestua izenpearaziz. irakurri

"ALARMA SOZIALA" proposamena karrikan azaroaren 16an

irudia
2017-11-03  0

Azaroaren 16an mobilizazio egun berri bat antolatua da Macron legeak salatzeko. LABek berriro aldarrikatuko du "Euskal herria Macron legearen eremutik kanpo" eraikitzeko egiten duen proposamena. Hau da "alarma soziala" proposamena. Tresna honen bidez elkartasun bat ber eraiki nahi dugu langileen artean, babes eremu bat eraiki nahi dugu langileentzat! Ta denok batera posible da! irakurri

EKIMEN IBILTARIA IPAR EUSKAL HERRIAN

irudia
2017-10-27  0

Nafarroan zehar ibili ondoren, Ekimen ibiltaria Ipar Euskal Herrian sartu da aste bukaera hontan. Ostiralean ekitaldi bat antolatua izan da Baionako CCI ren aintzinean, "Posible da Euskal Herria Macron legearen eremutik kanpo egotea" lemapean, eta arratsean Lan burtsan, LABek aurkeztu du Lan kodea suntsiktuko duen erreformari ezetz errateko tresna: alarma eskubidea. Larunbatean, protesta bat egin da Hendaiako Kutxabanque bulegoaren aintzinean, irakurri

LABen prentsaurrekoa: Kutxabanque ez itxi!

irudia
2017-10-26  0

LAB sindikatuak prentsaurreko bat eman du ostegun goiz hontan Bilbon, Kutxabanken egoitzaren aintzinean (argazkia). Inaki Egana, Filipe Dulucq eta Xabier Ugartemendiak parte hartu dute agerraldian, salatuz bankuko zuzendaritzaren erabakiak: Kutxabanque aktibitatearen abandonatzea (Bordale, Paue, Baiona eta Hendaiako Kutxabanque 5 bulegoen zerratzea), lurralde baten abandonatzea (bereziki Ipar Euskal herria) eta 23 kanporatzeak. LABek erabaki du irakurri

LABO APSP ko langile ohien hasarrea!

irudia
2017-12-12  0

Kanporatuak izan diren LABO APSP ko langile ohiak haien judizial administrazailearen bulegoen aintzinean elkartu dira haien egoeraren kudeaketa txarra salatzeko. LABO APSP ko langile ohiak « gizarte, ekonomiko eta sozial desastre » bat salatu dute. 33 benetazko kanporaketa izan dira eta zinez kudeaketa txarra izan dela diote. irakurri

Emakumeok etxean, kalean eta lantokian libre izan nahi dugula aldarrikatuko dugu azaroaren 25ean

irudia
2017-11-19  0

Azaroaren 25ean, goizeko 11etan Baionako Herriko Etxearen aitzinean hitzordua dugu. irakurri

LAB sindikatua presondegizainen sindikatuekin bildu da

irudia
2017-11-17  0

Heldu diren asteetan 20 presondegi zeharkatuko dituen presondegi itzulia abiatu da ostegun hontan, azaroaren 16an. Baionatik Mont de Marsanera joan da euskal ordezkaritza bat eta han, presondegizainen sindikatuekin bildu dira Euskal Herritik joan diren LAB, CGT eta CFDT sindikatuetako ordezkariak. irakurri

Kataluniarekin BAT ! Azaroaren 18an Baionan, denok manifara

irudia
2017-11-07  0

LAB sindikatuak bere elkartasuna adierazi nahi die Kataluniako herritarrei. LAB-ek deitzen ditu Euskal Herriko langileak masiboki parte har dezaten EH Baiek antolatzen duen manifestaldian, heldu den azaroaren 18an, arratsaldeko 4 etatik goiti Baionan. Mobiliza gaitezen! VISCA CATALUNYA LLIURE! GORA EUSKAL HERRIA ETA GORA DEMOKRAZIA! irakurri

LABek Kutxabanque-ko 23ekin bat!

2017-10-19  0

Langileak berriro karrikan ziren ostegun goiz hontan Baionan, Macron erreformak salatzeko. LABek mobilizazio hau baliatu du bere gonbidapena banatzeko, heldu den urriaren 27an antolatzen duen Biltzar publikorako (arratseko 6etan Lan burtsan): "posible da Euskal herria Macron legearen eremutik kanpo egotea!" Manifa ta gero, LABeko militanteek sustengu ekintza bat bururatu dute elkartasunez Kutxabanque-ko langileekin (ikus argazkiak) irakurri

Ipar Euskal Herriko Kostaldeko Ospitaleko hauteskunde sindikaletan izango gara

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua