Osasun, sozial eta medikuntza-sozialeko sektore pribatu eta publikoko langileok : interes ekonomiko hutsei erantzuteari uko egiten diogu!

2022-01-11  

Osasun, sozial eta medikuntza-sozialeko sektore pribatu eta publikoko langileok funtsezkoak gara bizitzarako. Guztiok bermatzen dugu zaintzarako eta eguneroko laguntzarako sarbidea. Guztion ongizatea bermatzen dugu, nahiz eta lan-baldintza gero eta okerragoak eta soldata apalak pairatu.

irudia

Osasun, sozial eta medikuntza-sozialeko sektore pribatu eta publikoko langileok funtsezkoak gara bizitzarako. Guztiok bermatzen dugu zaintzarako eta eguneroko laguntzarako sarbidea. Guztion ongizatea bermatzen dugu, nahiz eta lan-baldintza gero eta okerragoak eta soldata apalak pairatu.

Ez da osasun-krisiaren gertaera bakarra, hats-bahitutako sistema baten krisia da batez ere. Baliabide eza izugarria da, gure lanbideak ez dira gehiago erakargarriak, langile eta agenteen ihesa ezin gelditua da. Argi da, ohe, toki eta egitura gehiago behar dira, araberako profesional aitortu eta kalifikatu kopuruarekin. Prestakuntza eskasagatik jendetzaren bilakaerari, patologien konplexutasunari eta paziente eta erabiltzaile zenbaiten indarkeria-fenomenoei aurre egitea neke zaigu. Errendimendu, lehentasun bereizketa eta sailkapen logiketan maiz oinarritutako kudeaketak gure misioen zentzua galarazten digu.

Gure hitzarmen kolektiboak negoziatzen ari dira; beraz, indar-harreman bat sortzeko eta gure ahotsak entzunarazteko unea da, goi-mailako hitzarmen kolektibo bakarra lortzeko.

Ospitaleetan eta lurralde kolektibitateetan, postu huts askok lan eta zerbitzu baldintzak okertzen dituzte, nahiz eta osasun-krisiak kalitatezko zerbitzu publikoen beharra azpimarratu duen, merkataritza-irizpide guztietatik bereizita.

Eta nola ez aipa jasandako azken kolpe hilgarria, hots derrigorrezko txertaketa osasungintzako eta medikuntza-sozialeko langileentzat. Neurri zapaltzaile eta hertsagarriak suari egurra eman dio. Aspalditik kinka larrian dagoen sektoreko langile guziak mehatxatu, zigortu, zatitu eta elkarren aurka besterik ez ditu jartzen. 

Eskatzen dugu ospitale publikoetako eta jendarte-egituretako baliabideen areagotzea, osasun-langile kualifikatuen kontratatzea, txertoen patente agirien banaketa libroa, oheen irekitzea, datu klinikoen gardentasuna, jendetza guztientzat txertorako bide erraza...

Norabidea berehala aldatu behar da, berdintasunezko osasun sistema indartsua berreraikiz, azken hamarkadetan politika ultra liberalek logika kapitalistarekin batera suntsitu dutena. Birusak zorionez ez bagaitu hiltzen, kapitalismoak eginen du eta.

Gure engaiamendu profesionala bultzatzen duten balioek aitzinarazten gaituzte, egunerokoan jendea laguntzeko, artatzeko eta sustengatzeko. Horren aurrean, interes ekonomiko hutsei erantzuteari uko egiten diogu!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB