LABek Hendaiako egoitzako ateak zabalik ditu

2015-12-18  

Gaur, hilak 18, zabaldu ditu LABek Hendaiako egoitza berriaren ateak. Duela hamabost urte iritsi zen LAB Ipar Euskal Herrira. Ibilbide luzea egin du sindikatuak urte hauetan, gatazketan zein Euskal Herriaren eraikuntzan lehen lerroan izan da beti. Gaur urrats berri bat eman dugu langile eta herritarrei borrokarako gune berri bat eskainiz.

irudia

Festa giroa zen nagusi Hendaiako egoitzan gaur arratsaldean. Militante asko gerturatu dira jaizkibel karrikako lehen zenbakira. Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak hitza hartu du hau dena posible egin dutenak eskertu eta urte guzti hauetan Ipar Euskal Herriko militanteek egindako lana nabarmenduz.

Hau ez da Ipar Euskal Herrian izango duten berritasun bakarra. Hain zuzen ere webgune berria ere zabalik da Ipar Euskal Herriko lanketen berri jasotzeko. http://ieh.lab.eus helbidean aurkituko gaituzu, etor zaitez.
 
 

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian