Bertan erabakitzeko eskubidea duzuelako, funtzio publikoko langile, har ezazue hitza! Ekainaren 27an, bozka LAB!

2017-06-20  

Heldu den ekainaren 27an Euskal elkargoko langileen ordezkarien hauteskundeak iraganen dira . LAB sindikatuak hauteskunde horietan parte hartuko du, polo desberdinetako hautagaiez osatu zerrenda bat aurkeztuz.

irudia

Hego Lapurdi, Aturri euskal kosta, Aturri Errobi, Hazparne, Iholdi, Xiberua ta beste eskualdetako langileek osatzen dute LAB sindikatuaren zerrenda, modu bat entseatzeko ahal bezain bat eskualde ordezkatzea eta bakotxen berezitasunak kontutan hartzea.

LABentzat orain da garaia tokiko funtzio publikoaren eta bere langileen geroa Euskal Herri mailan marrazteko. Eta hortarako, sindikatuak Langile Kudeaketa Gune bat Euskal Herri mailan eraikitzea aldarrikatzen du baita Batzorde Administratibo Parekide bat sortzea elkargo berrian.

LAB sindikatuak, interferenzia dogmatikorik gabeko sustengu logistiko eta juridikoa ekarriko du.

LABen ordezkariek lurraldearen nahikunde eta berezitasunak kondutan hartuko dituzte.

LABek zerbitzu publikoen kalitatea segurtatu nahi du; kalifikatuak eta ezagutuak diren langileen eskutik.

LAB aldaketa sozial baten alde posizionatzen da. Langileok, gure lanetik kanpo aktore baikira ere.

 

Hona loturik zerrendaren plaketa eta LABen hautagaiak.

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian