EPCI ala HELEP bakarra, lehen urratsa langileen lan baldintzak hobetzeko !

2015-11-20  

2012. urtetik LABek « Bertan Erabaki » borroka hildoarekin, negoziazio kolektiborako Ipar Euskal Herrirako eremu propio bat izatearen alde ari da lanean.

irudia

Urte ainitz dira, Ipar Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen gehiengoak, onarpen administratibo eta politikoa aldarrikatzen duela.

 

Egun, gure aldarrikapenen bideko gurutzebide batean aurkitzen gara: LABen ustetan, Ipar Euskal Herriarendako EPCI bakarrak, batasuna eta koherentzia indartuko lituzke; eta aldiz EPCI ainitzekin ahuldadean letorke.

 

2012. urtetik LABek « Bertan Erabaki » borroka hildoarekin, negoziazio kolektiborako Ipar Euskal Herrirako eremu propio bat izatearen alde ari da lanean.

 

LAB-entzat, eta langileon interesengatik, Parisen erabakitzen den « eztabaida sozialari » alternatiba lokalak sortu behar dizkiogu. Horregaitik, Ipar Euskal Herriko negoziazio kolektiborako eremua sortzearen alde ari da lanean LAB: batetik CPL bat aldarrikatuz (bertako batzorde parekidea) eta bestetik, funtzio publikoko langileendako CDG (kudeaketa zentroa) bat.

 

Euskal Herriko elkargo batek, errepresentatibitate sindikalaren lurralde ikuspegia ahalbidetuko luke.

 

EPCI bakarra gabe, “osasuna eta bizi kalitatea lanean”, “enpleguaren kudeaketarako aurreikuspenak”, problematikei buruzko lanketak edo lurraldearen geroko beharretaz jabetzea ahalbidetuko luken tresnak ez luke behar den indarra eta eraginkortasuna.

 

Gure herriarendako askatasun osorako bidean, pausu gisa, LAB, hiri elkargo itsurazko EPCI baten alde argiki posizionatzen da. Frantses estatuan marrazten ari den instituzio eraikuntza berrian, gure lurraldea zatikatuko luketen beste opzioek biharko erronkei erantzuteko ezintasuna besterik ez lukete ekarriko.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

Burdin bidearen borroka!

QUI EST LAB

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo

ekimen ibiltaria: Lan duina bizi duina!