LAB ETA AITZINA DONIBANE LOHITZUN ZIBURUKO KARRIKETAN ZEHAR!

irudia
2016-05-01  0

LAB sindikatak eta AITZINA gazte mugimenduak deiturik, 150 bat pertsuna Donibane Lohitzun Ziburuko karriketan zehar ibili dira MAIATZA 1ean, "LANGILEOK MARTXAN eskuBIDEAK aktiBATUZ" lemapean. El Khomri lege proiektuaren kontrako oihuak nagusitu dira, baita "BERTAN ANTOLATU BERTAN ERABAKI" oihuak. Manifa hitzaldi batekin bukatu da Ziburuko Postaren aintzineko plazan. irakurri

MILAKA LAGUN LAN ERREFORMAREN KONTRA!

irudia
2016-04-29  0

Milaka pertsuna elkartu dira Baionan El Khomri lege proiektuaren kontra protestatzeko. 3700 pertsuna pasaturik Baionako karriketan zehar lan erreforma horren kontra oihukatzeko. Bukaeran, merkatal ganbaran dagoen MEDEFera sartzen entseatu dira (argazkia) bainan polizak ez die utzi, bortizkeri basa erabiliz. irakurri

MAIATZA 1 MAULEN

irudia
2016-04-27  0

"Kapitalaren bortizkeriaren kontra, klase borroka süsta!" lemapean, Baionan eta Donibane Lohitzunen bezala, manifa bat antolatua da Maulen maiatzaren 1ean, 11etan. Egun hartan, autokarabana bat abiatuko da ere Donapaleutik Maulera, hitzordua 10etan Airetiken. MAIATZA 1 BORROKA EGUNA! Beraz zu ere, LOTU BORROKARI! irakurri

170 pertsuna pasaturik "merci patron!" dokumentala begiratzeko!

irudia
2016-04-26  0

Hendaiako "les variétés" zine gela ongi ongi bete da François Ruffin kazetariaren "merci patron!" dokumentala begiratzeko. Filma hunkigarri bat, grabea eta irringarria denbora berean, ikustekoa! Ondotik, Enaut Aramendi (LAB) eta Peio Dufauk (CGT) gaurko borrokeri buruzko eztabaida ttiki bat animatu dute (argazkia) irakurri

"Merci patron!" dokumentala Hendaian

2016-04-25  0

Apirilaren 25ean arratseko 21.00etan, Francois Ruffin-en "Merci patron!" dokumentala ikusteko parada izango duzue, Hendaiako "les variétés" zine gelan, LAB sindikatak antolaturik. Ondotik, eztabaida: "gaurko borrokak", Enaut Aramendi (LAB) eta Peio Dufau (CGT)-k animaturik. irakurri

BADATOR MAIATZA 1!

irudia
2016-04-22  0

MAIATZA 1 BORROKA EGUNA! Haurten, LAB sindikatak eta Aitzina gazte mugimenduak bat eginik, 3 manifestaldi antolatuak izango dira Iparraldean zehar: Baiona, Maule eta Donibane Ziburun. irakurri

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo