500 pertsuna Sufreko trenbidearen defentsan eta zerbitzu publikoen alde!

irudia
2018-06-07  0

CGT cheminots, LAB trenbideak eta SUD rail sindikatuek deiturik, 250 bat trenbideetako langile eta beste hainbeste "kanpoko" manifestariek (beste sektoreko langile, alderdi politiko edo elkarte ordezkari) Sufreko trenbidearen martxan parte hartu dute ostegun hontan Baionan. Sufreko burdinbidea estrategikoa litzateke, gaur egun ditugun garraio zerbitzuen osagarria, aparkalekuei lotua, eta autoen erabilpen masiboari alternatiba bat ekarriko lukeen irakurri

EKAINAK 7 DENOK SUFREKO TRENBIDEAREN MARTXARA!

irudia
2018-06-04  0

CGT cheminots, SUD rail eta LAB trenbideak intersindikalak heldu den ostegunean Baionan iraganen den Sufreko trenbidearen martxan parte hartzera gomitatzen zaituzte. Ekainaren 7 an beraz, goizeko 11etan Baionako geltokitik abiatuko den martxa izango da, Ospitalean bukatuko dena. irakurri

“Egun bat gehiagorik ez !” Ekainaren 16an, denok Baionara.

irudia
2018-05-30  0

Azken urte hauetan, Euskal gizarteak elkar bizitzarako apostua egin du. Onartezina da euskal presoak instrumentalizatzea Estatuen intereserako. irakurri

HILABETE ERABAKIGARRI BATEAN SARTUKO...

irudia
2018-05-26  0

Trenbideetako langileak greba bloke berri batean sartuko dira heldu diren astelehen eta asteartean. Mugimenduak azkar segitzen du eta mobilizazio berriak antolatuak izango dira ondoko egunetan. Elkartasuna sekulan baino azkarrago erakutsi behar diegu eta hortako LAB sindikatuak bere afiliatuak mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu. Denon afera da! Denon artean defenda dezagun kalitatezko trenbideetako zerbitzu publiko bat! irakurri

MOBILIZAZIO EGUN EDERRA! GORA LANGILE BORROKALARIAK!

irudia
2018-05-18  0

Maiatza 18 hau mobilizazio egun berri eder bat izan da trenbideetako langileentzat. Goizean goizik banderolak pausatu dituzte Baiona ta Uztaritze artean, traktak zabaldu Baionako sartzean eta ondotik Baionako geltokian elkartu. Arratsalde hastapenean, LABeko militante batzuek lortu dute Pepy (SNCF eko lehendakaria) interpelatzen Miarritzeko aireportuan (argazkia) irakurri

MAIATZAK 18 ETA 19 DENOK XEMINOTEKIN!

irudia
2018-05-15  0

Ostiral hontan, maitzak 18, trenbideetako langileek bereziki Baiona Garazi tren zerbitzuaren garatzeko beharra aldarrikatuko dute, salatuz bidean sortzen diren auto lerroak eta honek ekartzen duen kutxadura. Goizean zehar banderolak pausatuko dituzte baita trakta bat banatuko. Eguerditan, LAB trenbideak taldeko xeminotek Herri urrats elkarteak elkartasunez eskaini zikiroa (igandeko soberakinak) zerbitzatuko dute grebalariei. irakurri

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian