Zerbitzu publikoak 2016-2017 proiektua

2016-09-28  

Aurten, LABek helburuak finkatu ditu zerbitzu publikoko bi sektoretan: Lurraldeko funtzio publikoa (Herriko etxeko edo herri edo hiri elkargoak) eta estatuko funtzio publikoan (Hezkuntza)

irudia

 

Pribatuan, Sozialan edo Industrian bezala, LABek Bertan Erabaki dinamika Zerbitzu publikoetan deklinatzea du helburutzat.

 Zirkuitu motza garatzea egokiena delako langileak ahal bezain ongi segitzeko eta alternatiba egokiak marrazteko.

Aurten, LABek helburuak finkatu ditu zerbitzu publikoko 2 sektoreetan : Lurraldeko funzio publikoa ( herriko etxeko edo herri edo hiri elkargoak) eta estatuko funzio publikoan ( Hezkuntza ).

LAB en presentzia funzio publikoan nahiko berria da eta aurten funtsezko eta oinarrizko lan baten eramatea lehentasunetan ematen dugu formakuntza eta terrenoko lanak garatuz.LAB IEH ko panorama sozio politikoa hurbiletik segitzen du, tokiko aktualitateari egokituz eta proposamenak horren arabera finkatuz. LAB ez du tokiko testuingurutik kanpo edo paraleloan jokatzen .

1) LAB ETA LURRALDEKO FUNZIO PUBLIKOA

Aktualitatearen aritik

a-HELEP berria eta LAB

Tokiko sindikatu gisa, LAB ek tokiko aktualitatea segitzen du. LAB ek hasieratik elkargo berria sustengatu du.

HELEP berriaren erainkuntza fasean parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu. Herri elkargo bakar eta berriak aldaketa eta mugimendu anitz suposatzen dituelako fusionea biziko duten langilegotzaren artean.

KOPIL edo erainkuntzarako sortua izan den komiteak sindikatuen presentzia onartu behar dutela pentsatzen dugu. Langileen dudak nabaritzen dira geroz eta gehiago eta sindikatu gisa gure papera da ahal bezain ongi galdera horiei erantzutea : hautetsiak lagundu sozial arloa ongi eramatzen eta langilegotza ahal bezain ongi kudeatzen.

KOPIL eko hautetsieri deia luzatua izan zaie

Deia luzatua izan zaie KOPIL eko lehendakari eta hautetsi guzieri mahain inguru baten antolatzea LAB ekin baita beste sindikatu guziekin batera, ahantzi gabe orain arte langileen egoerak segitu dituzten 10 elkargoen Komite teknikoen kideak gomitatzea. Helburua : langileen mugimenduak ahal bezain ongi kudeatzea da.Ikusi dugu beste sindikatuek horien aldetik Kopil eko hautetsiak interpelatu dituztela, eta beste batzu HELEP berriaren aurka posizionatzen direla baina LAB gisa zatiketa jokoetan ez gira sartuko eta lan amankomuna bultzatuko dugu langilegotzaren interesan.LAB ek tokiko sindikatu eri KOPIL ean elkarlana bultzazea proposatu die.

b-EH ko LKG eta LAB ( langile kudeaketa gunea CDG)

LAB ek sozial arloa garatzea IEH an ezinbestekoa ikusten du.

Langileen erabaki guneak langileetaz ahal bezain bat hurbiltzea aldarrikatuz LAB ek Zirkuitu motzeri lehentasuna ematen dio

HELEP berriak bere erabaki gune propioak ukanen ditu.1000 inguruko langile batuko dituen Herri elkargo berriak langileen problematikak tratatzen dituzten erabaki gune PROPIOAK izanen ditu ( Komite teknikoak eta Komisio paritarioak).

Baina HELEP berrian ez diren sartzen herri ttipiak ( erran bahi baitu IEH ko herri gehienek) Departamendutik kudeatuak izaiten segituko dute ( Pauko CDG a : centre de Gestion).Horren parean LAB ek zirkuitu motza plantan eman nahi du langileak eta langileen egoerak tratatzen dituzten ordezkariak elkar hurbiltzeko: LAB ek Euskal Herriko CDG edo langile kudeaketa zentroa aldarrikatzean du, Euskal Herriko herriko etxe ttipietako langileen egoera zuzenean tratatzeko.

«  100 deialdia » :

Horretarako LAB ek IEH ko hainbat langileen ekintzari ihardetsi zien uda hasieran, lurraldeko funzio publikoko langileek berek EH ko CDG bat aldarrikatu zuten testu bat izenpetaraziz.Prentsa agiri bat eginez.

eskatu zuten sindikatueri aldarrikapena beren esku hartzea eta HELEP berrian arituko diren hautetsieri mahain inguru baten sortzea galdetzea gai honen inguruan gogoetatzeko.

c-Funtsezko lana eta formakuntza

Zerbitzu etatik at, sindikalismoari prebentzioaren irudia eman !

LAB sindikatuaren presentzia Funzio Publikoan nahiko berria da. Aurten funtsezko lan bat eramantea erabaki dugu lurraldeko funzio publikoan.

Zirkuito motza aintzinera eramaten dugu formakuntza egokituak langileeri aurkeztuz. Sindikalismoaren irudia hautsi : ez gira zerbitzu bat baizik , prebentzioa sustatu nahi dugu ere

Formakuntza sustatuko dugu : LAB, tokiko sindikatua izanki askatasun osoz egokiak diren formakuntzak aurkezten ahal ditu langileeri, lan amankomun bat eramana izanen da ere Sud Solidaires eko ekin Fomakuntzen garapenean. Formakuntzak langileen eskubideak ezagutzen lagunduko du egoera larriak aurreikusiz eta arazoak saihestuz..

LAB entzat terrenoko lana ezinbestekoa da zirkuitu motzak gauzatzeko ; hala nola existitzen diren beharrei egiazko erantzunak eman.

Langileen ezagutza egiten bira edo bilkuren bidez segitzen dugu, materiala pedagokikoak sortu eta sortzen segituko dugu.

Inkesta prekaritatea nundik heldu den ulertzeko funzio publikoan.

Inkesta bat masiboki hedatua izanen da Herriko etxe eta lurralde elkargo bakoitzean, zentzu horretik langileen beharren ezagutzera goaz, arazoak ziblatuz, konfliktua sortuz eta aterabide egokiak proposatuz. Kondutan har deazagun, Funzio Publikoan ere prekaritate asko nabaritzen dela.

Inkestaren emaitza eta diagnostika ikasturte bukaerako ateratzea dugu helburutzat.Emaitza horiei esker lan tokika arazoak argituko ditugu, konfliktua sortuko eta aterabide egokiak marraztuko langileekin batera

d-LAB en delegatuak Lurraldeko Funzio publikoan

Uztaritze, Kanbo, Hendaian delagatuak ditugu 2014 etik geroztik, eta berriki pasa den irailean, LAB ek hauteskundeak irabazi ditu Hego Lapurdiko Hirigunean : 3 delegatu berri ditugu han eta LAB, horien formatzera goaz aurten.

2) LAB ETA HEZKUNTZA

LAB Hezkuntza taldea nahiko aktiboa da duela zenbait urte orain.

Taldea osatzera goaz eta aldarikapenak finkatzen eta eremuka antolatzen.

Formakuntza eta terrenoko lanetan ari gira. Erakasle eta ikastetxetako langileak horien estatutu eta eskubideak ezagutarazten bultzatzen ditugu.

LAB ek zubiak eraiki nahi ditu Hezkuntzako arlo desberdinen artean : hala nola ikastetxe publikoak eta Seaskaren artean baina ere Ikastetxeko langile eta erakasleen artean. Borrokak kolektiboan eramateko modu transbertzalean. Lab hezkuntzaren talde motorea ildo hortarik osatzen ari da. LAB ek aladarrikapen amankomunak izaten ahal direla hezkuntzako arlo desberdinen artean pentsatzen du.Azaroan Formakuntza bat montatu dugu Publikoan ari diren ikastetxe langile eta irakasleentzat.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian