Treinbideetako egiazko zerbitzu publiko baten alde!
Gaueko treinen kentze berriak baita gixeten zerratzeak aste buruetan: erabiltzaileei emandako zerbitzuen beste benetako erregresioak dira! Hurbileko zerbitzu publiko batzu gutiago! Aski da! LAB treinbideak heldu den abenduaren 2ko elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen du, arratsaldeko 5etan Baionako geltokian.
La Palombe bleue treinaren kentzea :
kolpe berri bat treinbideetako zerbitzu publikoaren kontra !
Hendaia Genève gaueko treinaren kentzearen ondotik duela zonbait urte, garraio ministroari entregatu Duron txostenak « intercités » deitu treina gehienen kentzea erran nahi du, estatuaren eskumenean diren trein horien kentzea.
Gure lurraldeko erabiltzaileentzat baita honat etorri nahi dutenentzat, gaueko erlazioaren galtzea da baita Baiona eta Tolosaren arteko treinen galtzea
Honek ondorioak izanen ditu eskualdeko antolakuntzan baita treinbideetako enpleguen mailan, postu ainitzen suntsiketarekin.
Alta, trein hauek eskualde antolakuntza logiko bati erantzuten dute, behar konkretu batzueri...
Ez da benetako zerbitzu publiko baten politikarik !
LAB treinbideak desengaiatze hau salatzen du baita sarearen etengabeko zalantzan ematea estadua eta SNCFeko zuzendarien partetik. Azken hauek kontable bisio bat besterik ez dute eta Macron legeak ausarten duen autobusen aterabidearekin bat egiten dute.
Argi da ere treinbidearen « pseudo » konkurentzian emateak erran nahi duela treinbide line errentagarrien pribatizazioa eta gutio errentagarriak direnen kentzea.
SNCFeko zuzendaritzak duela gutti iragarri duen Hendaia eta Donibane Lohitzun-Ziburuko geltokietako gixeten zerratzeak aste buruetan bide beretik doa : enplegu kentzeak eta zerbitzu kalitatearen degradazioa !
Hurbileko zerbitzu publiko bat gutiago !
Erabiltzaileei emandako zerbitzuen beste benetako erregresio bat da !
LAB treinbideak egiazko treinbideetako zerbitzu publiko baten (ber)eraikitzea eskatzen du, erabiltzaile eta lurralde desberdinen zerbitzuan, eta deitzen du beraz parte hartzea heldu den elkarretaratzean :
abenduaren 2an, ostirala, arratsaldeko 5etan Baionako geltokian
treinbideetako langileak, erabiltzaileak eta beste,
elkartu gaitezen
egiazko treinbideetako zerbitzu publiko baten alde !
LAB treinbideak
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago