TPEko emaitzak: LAB hirugarren departamendu mailan

2017-03-13  

Joan den aste ondarrean TPE hauteskundeetako emaitzak jaso ditugu departamendu mailan. Azkenean LAB hirugarren indar sindikala da bozen %13,86a rekin. Emaitza bikaina LABentzat. Sindikatak segitzen du Ipar Euskal Herriaren mailako emaitzak eskatzen.

irudia

 

TPE  hauteskundeetako emaitzak jaso berri ditugu departamendu mailan.
Otsailean Akitania Berriko eskualdeko emaitzak soilik genituenean proiekzio matematiko bat egin genuen departamendu eta Ipar Euskal Herri mailarat. Parte hartze maila berdina eta ehuneko berdinak mantenduz, departamendu mailan %15arekin bigarren indarra izaten ahal ginela aipatu genuen.
Emaitzak eskuan izanda ohartzen gira parte hartzea haundiagoa dela %10arekin eta sindikatuen ehunekoak pixkat aldatzen direla, LAB departamendu mailan 3. indarra izanik ia%13,86a rekin. Esan genezake emaitza benetan bikainak direla LAB sindikatuarentzat eta pentsa genezake Ipar Euskal herri mailan lehen sindikata izaten ahal girela.
Guretzat garrantzitsuena orain,  Ipar Euskal Herriko emaitzak zeintzuk diren jakitea da eta eskaera hori berrestu nahiko genuke.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian