Soziala eta medikuntza soziala apirilaren 1 greban!

2025-03-24  

Apirilaren lehenean, greban eta manifestazioan! Elkarretaratzea goizeko 11etan Baionako departamendu kontseiluan eta ondotik piknika eta biltzar idekia.

irudia

CFDT Osasun Soziala, CGT Osasuna Gizarte Ekintza, LAB eta Sud Santé Osasun Soziala sindikatuek konstatazio komuna egiten dute:

- osasun eta gizarte kohesio sektore osoaren egoera sozial okertuaz (sanitarioa, soziala, mediko-soziala, etxez etxeko laguntza, gizarteratzea),
- geroz ta okerrago eta murriztuago diren buxetak, establezimendu eta zerbitzuetan finantzaketa beherapenak,
- hitzarmen kolektiboetan hilabetesarien negoziazioen blokeatzeak,
- 183 euroak (Segur) sail kopuruaren arabera ordaintzearen blokeatzea, baita ARS batzuk ere,
- Etxez Etxeko Laguntzaileen elkarteak eta CCNT 65ean soldata aurrerakinak ez onartzea, departamenduek hori ezeztatzen dutelakoan, estatuak bere ardura ez duenez hartzen hauen konpensatzeko.

 

Erakunde sindikalek dei egiten diete sektoreko soldatapeko guztiei elkarrekin mobiliza daitezen, honako hauek lortzeko:

  • Kontuan hartzen diren soldaten igoera orokorrak, minimoki azken 30 urteetan galdutako erosteko ahalmenaren araberakoa,
  • Denontzat 183 euroak baldintzarik gabe ordaintzea,
  • Ikastetxeen finantzaketa benetako beharren arabera,
  • Lan baldintzak hobetzea,
  • Beharrezkoak diren lanpostuen sorrerak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago