Sokoako langileek segitzen dute mobilizaturik
Mobilizazio egun berri bat iragan da ostiral hontan Hendaiako Sokoa lantegian. Egun osoan zehar langileek ekintza desberdinak antolatu dituzte bainan zuzendaritzak bere postura zerratua atxikitzen du.
Erabaki zuten bezala, langileak goizeko 8etan bildu dira Sokoberrin eta biltzar nagusi bat antolatu. Proposamen berri bat egitea zuzendaritzari bozkatu dute.
Ondotik, 9ak aldera, denak zuzendaritzaren egoitzara mugitu dira, langileen ordezkariek proposamen berri hori eramanez.
Bi ordu beranto zuzendaritzak bere ezetza jakinarazten zuen...
Arratsaldean, Administrazio Kontseiluaren bilkura aukera berri bat izan da langileentzat haien ez ulertzea eta hasarrea ezagutarazteko kontseiluko kideei... Maleruski, azken hauek "eskapatu" dira erranez gaia ez dela haien konpetenzietan sartzen eta azpimarratuz ere konfientza egiten dutela zuzendariei...
Langileek erabaki dute segitzea mobilizatzen.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago