Publiko eta pribatu, apirilaren 19an : mobiliza gaitezen!
GREBA ETA MANIFA 10:00tan BAIONAN Apirilaren 19 an, edozein motatako zapalkuntza soziala ez dugula onartzen aldarrikatuko dugu. Greba isolatu eta zatikatuak ez dira nahikoak izanen gobernamendua gibelarazteko ! Haratago jo behar dugu !
Izan arlo publiko edo pribatuan, gobernamenduak ber estrategia aplikatzen segitzen du : erreformak sortzen, lotura soziala, elkartasuna eta kolektiboa hausteko.
Langileak erasotuz eta zerbitzu publikoa oraindik gehiago ahulduz, gobernamenduak biztanle guziak ditu erasotzen !
Apirilaren 19 a azken erreformen salatzeko mobilizazio eta greba eguna izanen da :
Funzio publikoan, Indize-puntuaren balioaren izoztea, egun eskasa berriz ezartzea, 120 000 funzionarioen desagertzea salatuko dugu.
Hezkuntza arloan, Lizeo eta goi mailako ikasketen erreformak baita ikasleen emendaketa gelaka salatzen ditugu, segregazio soziala garatuko dutelako sektore behardunetik heldu diren haurren kalterako.
Osasun arloan : Zahar etxeetako langile eta etxeetako laguntzaileentzat baldintza egokiak aldarrikatuko ditugu , gaizki tratatze instituzionala geldi dadin.
Zerbitzuen arloan : trenbideetako estatutuaren kontrako erasoak gelditzea eskatzen dugu baita tokiko eta kalitatezko garraio publiko bat aldarrikatzen.
Baina haratago, Zerbitzu pribatu guzietan, Euskal Herriko langileak oino gehiago prekario bilakarazten dituzten Macron gobernamenduaren ordonentziak salatzen ditugu.
...ETA HEMEN BERTAN ANTOLATZEA ? HORI BALITZ ATERABIDEA ….
Apirilaren 19 an, edozein motatako zapalkuntza soziala ez dugula onartzen aldarrikatuko dugu. Greba isolatu eta zatikatuak ez dira nahikoak izanen gobernamendua gibelarazteko ! Haratago jo behar dugu !
Aterabidea , tokika, manera inter profesional eta kolektiboan antolatzea da. LAB ek egunero lan egiten du baldintza egokiak sortzeko EH an eta elgarrekin erreforma hauek gibelarazteko.
LAB ek Macron erreformen ondorioak ttipitu nahi ditu EH an!
Izan publiko edo pribatuan, gure lurraldean baldintza onak ditugu Euskal Herria MACRON LEGEAREN EREMUTIK KANPO atxikitzeko.
EUSKAL HIRIGUNE ELKARGO BERRIAK, tokiko eta kalitatezko zerbitzu publiko berria asmatu behar du, herritarren beharrei eranzunez eta prekaritatearen aurka borrokatuz.
Euskal Herriaren ezagutza administratibo eta instituzionalak bertan antolatzeko tresnak garatzen lagunduko gaitu. Horretarako, Elkargoak eskumen batzu berreskuratu beharko ditu : garraioa, energia, osasuna, hurbileko zerbitzuak.
Izan gaiten ikasle, erretretadun, langile, prekario, langabezian, APIRILAren 19 an MOBILIZA GAITEZEN !
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago