Okupazioarekin amaitu, Palestina askatu!

2023-10-11  

Atsekabez bizi dugu azken egunotan Palestinan eta bereziki Gazan gertatzen ari dena. Inoiz desagertu ez den biolentzia politikoa azken egunetan gogortu egin da, eta erregio mailako gatazka ireki bat bihurtzeko arriskua dago.

irudia

Atsekabez bizi dugu azken egunotan Palestinan eta bereziki Gazan gertatzen ari dena. Inoiz desagertu ez den biolentzia politikoa azken egunetan gogortu egin da, eta erregio mailako gatazka ireki bat bihurtzeko arriskua dago.

LAB sindikatutik ozen eta garbi esaten dugu, Palestinako gerra espiralaren erantzulea apartheidean oinarritzen den Israelen politika kolonizatzailea dela. Oraindik 3 milioi palestinar erbestean bizi dira, gehienak bizitza duin eta seguru baterako perspektibarik gabe. Palestinarrak bigarren mailako herritar bezala tratatuak dira, jazarpen sistematikoari, mugimendu askatasunik gabe eta espetxeratze arbitrarioari nahiz berme judizial faltari aurre eginez. Ia 5.000 preso politiko daude daude, portzentai garrantzitsu batean haurrak direnak, eta gizatasunik gabeko baldintzetan espetxeratuak. Langabezia Palestinan %30 ingurukoa da, ez dago gizarte segurantzarik, eta langile palestinarrak gizagabeak diren kontrolak jasan behar dituzte lanera joan ahal izateko. Gazaren kontrako blokeoak ez du 2007tik etenik izan eta bonbardaketak nahiz operazio militarrak etengabeak dira. Blokeoak inportazio eta esportazioan eragin izugarria du, eta biztanleak sufrimendura kondenatzen ditu. Gaza gaur egun mundu mailako zeru zabaleko kartzelarik handiena da.

Hau da Palestinak aspaldidanik bizi duen eguneroko testuingurua. Nazio Batuen Erakundeen hainbat ebazpenek Israelen politika behin eta berriz salatu arren, praktikan Israelek okupazioarekin eta apartheidarekin jarraitzen du inpunitate osoz.

Aipatutako guztiagatik Palestinako herriaren eskubideak errespetatzea exijitzen du LAB sindikatuak. Hortaz, okupazioaren amaierarekin hasita, Nazio Batuen ebazpenen errespetuan oinarritutako eta Nazioarteko Komunitateak bideratutako negoziazio nahiz elkarrizketa aktibatzea eskatzen dugu, bideragarria eta segurua izango den Palestinar estatu bat aitortua izan dadin eta etorkizunean eskualdean bakea eta egonkortasuna bermatuko dituen konponbide integral bat egon dadin.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian