Mugaz gaindiko sindikalgintza baten alde
Asteazken hontan, LAB sindikatuko 20 bat kide bildu dira Hendaian eta "mugaz gaindiko sindilkagintza" gaiaren inguruan eztabaidatu.
Exekutiboko kideak, Oarso Bidasoa, Irunerria eta Ipar Euskal Herriko kideek gaia hiru ikuspegitik landu dute: ikuspegi politikoa, sindikala eta soziala.
Sindikatuak jarduera nazional bat ukan behar duela oinarritzat hartuz, lan talde bat osatu da plano bat proposatuko duena.
Mugaz gaindiko lanari buruzko topaketak urtean behin antolatzeko proposamena aintzinatua izan da ere.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago