MOBILIZAZIO ASTE INPORTANTE BAT!!!!!

2016-06-13  

El Khomri lege projektua fase parlementari batean sartu da ekainaren 12 hontan. Senatuan eztabaidatuta, ekainaren 28an bozka bat izanen da. Denbora berean, legearen kontrako mobilizazioek ere segitzen dute eta ekainak 14 hau egun inportante bat izan behar du! Ipar Euskal herrian, postalariek (argazkia) eta SNCFeko langileek greba segitzen dute eta ekintza ta manifestazio bat antolatuak dira.

irudia

El Khomri lege projektua fase parlementari batean sartu da ekainaren 12 hontan.
Senatuan eztabaidatuta, ekainaren 28an bozka bat izanen da. Ondotik,  legea berriro asanble nazionalera itzuliko da, uztaila hastapenean, komisione mixto baten aitzinean pasata (deputatu/senadore).
Legearen kontrako mobilizazioek ere segituko dute eta ekainak 14 hau egun inportante bat izan behar du!
Ipar Euskal herrian, Baionako postalariek eta SNCFeko langileek greba segitzea erabaki dute  (19 garren greba eguna treinbideetako langileentzat!!!) eta ekintza ta manifestazio bat antolatuak dira ere.

Hitz orduak: 9 etan Baionako San Andres plazan ekintza bat egitera joateko, eta 10.30 etan manifestazioaren abiatzea geltokiaren aitzinetik.

Denok parte har dezagun borrokan, irabazi arte!!!

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian