MILAKA LAGUN LAN ERREFORMAREN KONTRA!
Milaka pertsuna elkartu dira Baionan El Khomri lege proiektuaren kontra protestatzeko. 3700 pertsuna pasaturik Baionako karriketan zehar lan erreforma horren kontra oihukatzeko. Bukaeran, merkatal ganbaran dagoen MEDEFera sartzen entseatu dira (argazkia) bainan polizak ez die utzi, bortizkeri basa erabiliz.
Hiru pertsuna zuzendaritzarekin biltzeko sartu dira ta eskatu dute gela bat manifestarien Biltzar Nagusi bat egiteko. Erantzuna ezezkoa izan da ta beraz Biltzar Nagusia kanpoan egin da, polizak barnean blokatu zituen militanteak libratu eta.
Ondoko hitz ordua: MAIATZA 1a!!!!!!! Animatu eta parte hartu borrokan!!!!!!!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago