MFA enpresako langileek greba behera bertan utzi dute! Akordio bat lortu dute!
Bederatzi egunez greban egon ondoren, Arberatzeko MFA enpresako langileek akordio bat lortu dute zuzendaritzarekin. Ez badute lortu eskatzen zuten guzia ere, borrokak bere fruituak ekarri ditu!
Bederatzi egunez greban egon ondoren, Arberatzeko MFA enpresako langileek akordio bat lortu dute zuzendaritzarekin. Heldu den urriaren 24ean lanera itzuliko dira.
Lan baldintza duinak eskatzeko xedez astean zehar mobilizatu dira. Hain zuzen, egunero elkartu dira Donapaleuko herriko etxearen aitzinean eta karriketan zehar manifestatu.
Azkenean, akordioa lortu dute zuzendaritzarekin urriaren 21ean. Urriaren 24ean lanera itzuliko direla azaldu du.
Langileek lorpen frango irabazi dituzte. Alde batetik, orain arte lanpostuak "gaitasun anitzekoak" bezala kontsideratzen zituen enpresak. Akordioari esker, lanpostu bakoitza definitu eta bakoitzari dagokion formakuntza lortu dute.
Bestalde, MFAko langileek hamahirugarren hilabete saria aldarrikatzen zuten. Zuzendaritzak eskaera ezeztatu due baina proposamen bat egin die. Hau da, "jarraikitasun saria" proposatu die. Horrek langile baten presentzia eraginkorra sariztatzen du. Hiru egun baino gutiago huts eginez gero langileak 70 euro gehiago jasoko lituzke bere soldatan.
Bestalde, "jarraipen batzorde" bat sortzea erabaki dute. Zuzendaritzarekin adostutakoa betetzen dutela zainduko dutela azpimarratu dute langileek.
Langileek lortutakoarekin "oso pozik" direla aitortu dute. Gainera, greba mugimenduari esker langileen arteko dinamika bat sortu da. "Orain arte ez zegoen izpiritu hori. Jende asko greba mobilizazioan ezagutu da" azpimarratu du Gilles Landabourek, LABeko delegatuak.
Gora langile borrokalariak!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago