Maiatzaren 13an: gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!

2025-05-07  

Izan funtzio publikokoak edo pribatukoak, izan kolektibitateko agenteak, administraziokoak, irakaskuntzakoak, medikuntzakoak, sozialekoak, medikuntza-sozialekoak, lehen haurtzarokoak, edo beste edozeinetakoak, lehen lerroan gaude publiko guziei beren egunerokoan laguntzeko.

irudia

Izan funtzio publikokoak edo pribatukoak, izan kolektibitateko agenteak, administraziokoak, irakaskuntzakoak, medikuntzakoak, sozialekoak, medikuntza-sozialekoak, lehen haurtzarokoak, edo beste edozeinetakoak, lehen lerroan gaude publiko guziei beren egunerokoan laguntzeko. 

Hala ere, gure lanbideak prekarizatuak, gaizki ordainduak, ikusezinak eta gero eta deshumanizatuagoak daude. Gobernuak aurrekontu lerroetara murrizten gaitu, tokian tokiko errealitateak ez konduan hartuz eta gure onura soziala mespretxatuz.

Egiaztapenak berdinak dira alde guztietan:

  • Presiopeko aurrekontuak,
  • Baliabide eskasia,
  • Langile kopurua tentsioan,
  • Lan baldintza okertuak,
  • Kontratatzeko zailtasunak

Gure giza eta misio sozialak suntsitzen dituen austeritate-politika horri uko egiten diogu!

Eskatzen dugu:
* Beharren mailako kontratazioak,
* Lan sarien berehalako emendatzea,
* Finantzamendu iraunkorra eta tokiko beharrei egokitua.

Zergatik maiatzaren 13an?

Funtzio publikoko 3 aldeak greban izango direlako maiatzaren 13an. Gure borrokak amankomunak eta bateragarriak direlako.

Maiatzaren 15ean, ez zaielako utzi nahi Nexem bezalako enpresa-erakunde batzuei langileen manipulatzen (erakunde patronala, 66. hitzarmena)

Borroken bateratze eta langileen batasunak soilik mugiaraziko dituelako lerroak.

Maiatzaren 13an, publiko, pribatu, irakasle, erizain, etxez etxeko langile, hezitzaile, ATSEM... elkarrekin, egin dezagun bat gure ofizioak eta eskubideak defendatzeko!

Maiatzaren 13an, denak GREBAN!

Mobiliza gaitezen! 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!