LANGILE BORROKA ZABALTZEN

2024-04-15  

Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna da. Ezinbesteko eguna da gure klase- harrotasuna adierazteko eta gure eskubideen alde elkarrekin borrokatzeko. LAB sindikatuak Baionan mobilizatzeko deia luzatzen du eta bere 50. urtemugakari, Iruñean.

irudia

Kapitalismoa ez da inoiz hain osasuntsua izan superaberatsentzat. Aberastasunak gure bizkar haienganatzan dituzte, eta ondorioetaz axolatu gabe: gerlak, prekarietatea, pobrezia handia, bizitzaren suntsitzea...

Horren aitzinean, guk, langileok, antolatu eta borrokatu behar dugu! Izan ere, sistema errotik aldatu behar da. Langile-klaseak sortutako aberastasunak birbanatu egin behar dira, eta bizitza duina bermatu behar diete denei, natura errespetatuz. Gure bizitzak izan behar du sistemaren erdigunean, eta ez Kapitalak!

LAB sindikatua, militanteen bitartez, egunero borrokatzen da alde horretatik, kolektibitateetan, enpresetan eta karrikan. Euskal Herrian tresnak sortzearen alde egiten dugu, langileak beren erabaki- ahalmenaz jabetu daitezen. Hemen bizi eta lan egin nahi dugu, baina ez edozein preziotan! Duintasunez bizitzeko gure lan-baldintzen gainean ere erabaki eta jardun nahi dugu.

Frantses estatu ultra zentralizatuaren eta haren gobernu ultra liberalaren aitzinean, negoziazio eta erabakitzeko instantziak hurbildu behar ditugu, pribatuko zein publikoko langileentzat. Indar harreman bat sortu behar dugu gure lansarien eta pentsioen igoera eskatzeko, emazteen eta gizonen arteko soldata arrakalarekin berehala amaitzeko, zerbitzu publikoak indartzeko...

Sindikatu abertzale gisa, herri mailako tresnak eskatzen ditugu, hala nola Lan Kodea eta Gizarte Segurantzako Kodea, logika kapitalista heteroatriarkaletik kanpo, herritar guztiek babes soziala eta oinarrizko eskubideak izan ditzaten, beren egoera administratiboa, generoa, identitatea eta sexu-orientazioa, azalaren kolorea eta erlijioa edozein direla eta. Halaber, generoarekin zerikusirik ez duten zaintza lanen banaketa bermatuko duena eta haien publifikazioa.

LABek Maiatzaren Lehenean hitzordua ematen du goizeko 11etan Baionako geltokian!

Elkarrekin pankartak altxa ditzagun, LABen banderak eta ikurrinak eskutan har ditzagun!

 

 

GORA LANGILEEN BORROKA!

GORA MUNDUKO LANGILERIA!

 

Afitxa telekargatzeko HEMEN 

Trakta telekargatzeko HEMEN

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian