M1: Gora munduko langileria!
Langileen nazioarteko egunerako numbrean mobilizatu gara! 2000 lagun baino gehiago gira Baionako karriketan eta 200 Maulen!
Langileen nazioarteko egunerako numbrean mobilizatu gara! 2000 lagun baino gehiago gira Baionako karriketan eta 200 Maulen!
Azken asteotan ikusi eta entzun duzue: macronistek, eskuinak eta eskuin muturrak Maiatzaren Lehena kendu nahi izan dute. Maiatzaren 1a ez da beste besta egun bat bezalakoa; 100 urte baino gehiagoko langile mugimenduaren lorpena da. Patronalak, gobernu honekin batera —eskuin muturra barne—, mugimendu soziala zapaltzeko bere logikarekin segitzen dute.
Gure eguna, langileon eguna! Ez dute lortu, baina borrokan segitu behar dugu Maiatzaren Lehena mundu osoan babestua izan dadin.
Azkenaldian laneko heriotzek gogorarazi digute: lana hil egin dezake, sufrimendu asko sortzen du, eta gaixotu ere egin gaitzake, lan baldintzen okertzeagatik, presioengatik edo langileek jasaten duten jazarpenagatik. Baionan, auzi esanguratsuak izan dira gai hauetan: paperik gabeko langile baten enplegatzailearen aurkakoa, giza salerosketagatik errudun izan dena; eta laster izango den Lapix enpresaren aurkakoa, Mohamed Kichoui garabi-gidariaren heriotzatik lau urte igaro direnean, Alsace-Lorraine etorbidean. Gure sindikatuek lan handia egin dute egoera hauek ikusgarri egiteko, hedabideetara eramateko eta mobilizazioa sustatzeko.
Lan sarien igoerak lortzea, GUK sortzen dugun aberastasunaren banaketa justua, eta lan baldintza hobeak lortzea premizakoa da. Patronalaren erasoen aitzinean, gobernuak eta eskuin muturrak babestuta, erantzun bakarra antolakuntza kolektiboa da. Sindikatuetan afiliatu gaitezen, antola gaitezen laneko sufrimenduarekin bukatzeko eta eskubide berriak lortzeko.
Maiatzaren Lehenean, langileak, ikasleak, langabetuak eta erretretadunak mobilizatzen gara ordainsari hobeak eskatzeko. Energiaren kostuak gora egiten duen bitartean, soldaten eta prestazio sozialen ahuleziak desberdintasun sozial onartezinak areagotzen ditu. Pobrezia hazten ari da eta bereziki jotzen ditu:
• emazteok, oraindik gizonek baino %20 gutxiago kobratzen baitugu,
• gazteak, bestearen ondotik behin-behineko kontratuak, praktikak, kontratu mugatuak eta langabezia heldu zaie
Bitartean, akziodunek dibidendu errekorrak jasotzen dituzte, eta enpresek urtero 210 mila milioi euro baino gehiagoko laguntzak jasotzen dituzte baldintzarik eta kontrapartidarik gabe. Nahikoa da aberatsek kolektiboki sortutako aberastasuna metatzen jarraitzea! Gure soldatak, pentsioak eta laguntza sozialak handitu eta inflazioari lotu behar dira. Energiaren, etxebizitzaren eta elikagaien prezioak blokeatu behar dira espekulazioarekin amaitzeko.
Maiatzaren Lehenean, bakearen alde ere mobilizatzen gara, mundu osoan gerren izugarrikerien biktima diren milioika langilerekin elkartasunez. Ukrainan, Putinen megalomaniak amaierarik ez duen gerra luzatzen du. Iranen, Venezuelan eta munduko beste hainbat lekutan, AEBek beren esku-hartze hilgarriak jarraitzen dituzte, Trumpen erokeriak areagotuta. Azkenik, Palestinan, Israelgo gobernu eskuin muturrak palestinar herriaren aurkako genozidioa gauzatzen jarraitzen du.
Gerra eta genozidio hauek ez lirateke posible izango armagintzako industriarik gabe. Oroitarazi dezagun: AEBen eta Errusiaren artean, frantses estatua da munduko bigarren arma esportatzailea. 2014az geroztik, estatu horrek 115 mila milioi eurotik gora esportatu ditu armamentuan...
Amaitu dezagun gerra-logika honekin! Gerlari ez ! Borrokatu dezagun bakearen alde, desarmatzearen alde eta nazioarteko zuzenbidearen errespetuaren alde!
Asteazkenean, Israelek Gazara zihoan Flotilla erasotu du nazioarteko uretan. Eraso hori salatzen dugu, eta gure elkartasuna adierazten diegu Gazako blokeoari amaiera emateko borrokatzen diren militanteei.
Azkenik, gaur mobilizatzen gara irabazien metaketarekin eta inperialismoarekin amaitzek. Gizarte osoa hondamendi ekologiko eta humanitariora eramaten baitu. GUK sortzen dugun aberastasuna trantsizio ekologikoa, zerbitzu publikoak eta babes soziala finantzatzeko erabil dadila nahi dugu. Bertako ekoizpena, iraunkorra eta langileak errespetatzen dituena nahi dugu. Lanaldia murriztu eta lan eta bizi baldintza hobeak nahi ditugu. Irabaziaren logikak planeta suntsitzen du eta faxistak boterera eramaten ditu.
Arrazakeria, sexismoa, antisemitismoa, islamofobia eta LGTBfobia gero eta normalizatuak dira. Maiatzaren Lehena herrikoi, solidario eta antifaxista honek kapitalistek sustatzen dituzten beldurrei eta gorrotoei erantzuten die. Bakean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritutako mundu batean bizi nahi dugu. Kaosaren aitzinean, irtenbidea beti langileen eta gure antolakuntza kolektiboaren eskutik etorriko da. Antola gaitezen, mobiliza gaitezen, eta konprometitu gaitezen kapitalisten eta faxisten aurkako fronte komunaren kontra! Milesker.








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago