LORTU DUGU!!
Beskoitzeko EPIDAURE entrepresako hauteskunde sindikalak irabazi ditugu, aspalditik goitatzen genuen berri ona iritsi da!
Hainbat urtez lan sakon bat eraman izanak bere fruituak eman ditu 150 langile baino gehio dituen eta larruzko zakuak egiten dituen EPIDAURE entrepresan.
Jakinez hiru sindikatu aurkeztu direla azaroko hauteskundeen lehen itzulian, azpimarratzekoa da LAB-ek ordezkaritzaren %76a baino gehio lortu duela. Bestalde CFDT-k ordezkaritzaren%22a eta CGT-k %1a lortu dute.
Emaitza hauekin lehen kolegioan diren Komite Sozial eta Ekonomikoko 7 delegatu titularretatik 6 LAB-ekoak izanen dira eta bigarren kolegioari dagokionez titular bakarra ere LAB-ekoa izanen da.
Zorionak berriz LAB-eko delegatuentzat!!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago