LARRIALDI SOZIALA SOLDATA LARRIALDIA!

2024-04-04  

MEDIKUNTZA ETA JENDARTE LAGUNTZEKO LANGILEOK PRIBATU/PUBLIKO, GREBAN APIRILAK 4! Zerbitzu administratibo, tekniko, laguntzaile, hezitzaile, terapeutiko edo logistikoetako langileok, nagusiki emaztez osaturiko sektoreko langileok: gure lanbideen erakargarritasuna jada agortu da! Su txikian hiltzen ari da, gabeziengatik, langileon eta erabiltzaileen beharrei ezin erantzunez.

irudia

Sektore sozial eta mediko-sozial pribatu eta publikoak aurrekaririk gabeko krisia bizi du. Urtero 50.000 lanpostu huts inguru zenbatzen dira, 150.000 erretiro aurreikusten dira hemendik 2025ra. Erakargarritasun eskasa kategoria profesional guztietara zabaldu da. Denak kaltetuak dira. Aldi berean, elkartasunerako baliabideak, prekarizatuenendako eskubideak endurtzen dira (France Travail-ek daraman langabetuen ehiza, jasandako inflazioa, Immigrazio legea – Bazterketa legea...).

2024ko otsailaren 28ko lansariei buruzko hitzaldian, austeritate neurri berri bat iragarri zen. Lehen erasoa, 10 miliar euroko "ekonomia" sektore guztiak nahastuta; osasun eta jendarte ekintza arloarentzat, milioi 1 gutiago! Ber unean, Axess patronal sindikatu konfederatuak, gobernuak lagundurik, gure hitzarmen kolektiboak suntsitzeko xantaia inposatzen du, beren negoziazio metodo behartuarekin, maila apaleko hitzarmen kolektibo bakar baten plantan ezartzeko.

Intersindikalak salatzen du gure enpresaburuek merituan oinarritutako soldata bat inposatu nahi izatea eta pribatuko lansariak indibidualizatu nahi izatea, gobernuak dagoeneko publikoan hasi duenaren irudira. Eginkizunari lotutako soldata, Serafin-PH proiektua eta ekintzaka tarifikatzea, langile bakoitzaren ebaluaketa, zein proiektu ederra! Hori al da gure lanbidearen muina? Zein da zentzua, norabidea? Gurea al da?

Negoziazio kontu honetan, ez gaitezen zepoan eror, maila apaleko hitzarmen bakar bat ezartzearen helburua langileak gero eta gehiago ustiatzea da. "Gehiago irabazi nahi baduzu, gehiago obeditu beharko duzu". Sektorea merkantilizatzeko estrategia zabalago batean kokatzen da: ongi ulertzen dugu, eremu profesionaletik erabat deskonektatuak dauden gobernu honentzat eta patronalarentzat, egokitzapen aldagaiak baino ez gara, antzinako lehen lerroko langile txalotuak gaur gero eta prekarizatuagoak gara.

Gure lan antolaketak guztiz nahasiak edo desegituratuak dira, lurralde-eskaintza sozial eta mediko-sozialaren eraldaketak gure lana konplexuegia eta ez eraginkorra bihurtu du. Premiazkoa da soldatak emendatzea, gure lan baldintzen andeatzea eta gure hitzarmen kolektiboen kontrako erasoak gelditzea, zeinak oraindik diplomak, antzinatasuna eta opor gehigarriak onartzen dituzten. Baina ez luzarorako, amor ematen badugu!

ALDARRIKATZEN DUGU:

  • Soldaten, puntu-balioaren eta indize-taulen berehalako igoerak, luzaz izoztatuko punduen berreskuratzeko (puntuaren balioa %16 emendatu da 23 urtetan, SMICa %81 igo den bitartean).

 

  • Ségur/Laforcade saria denontzat, hilabetero 183€ garbi - 238 € gordin sozializatu – gaur arte ukatua izan zaien langileentzat, baldintzarik gabe.

 

  • Diru eta jende baliabideak, herritarren beharren eta gure egituren ibilmoldearen araberakoak, gure lan, harrera eta laguntza baldintzak hobetzeko.

 

  • Ikasleen eta lanpostuan dauden langileen formakuntzarako behar diren baliabideak.

 

  • Irizpide subjektiboen araberako banakako lansaririk ez, ekintzaka tarifikatzeari ez.

 

TRAKTA TELEKARGATZEKO HEMEN

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian