LANGILEEN ALDE, HEMEN ERABAKI!

2024-09-16  

Euskal Herrian lan egin, erabaki eta bizi! Ipar Euskal Herriarentzako egitura sozioekonomikoa eta langileentzako negoziazio kolektiborako guneak.

irudia

Gaur, astelehena, 2024ko irailaren 16an, LABek "Hemen Erabaki" proposamena aurkeztu du.

Bertan Erabaki eta 12 urte ondotik,  gure aldarrikapenak eguneratzen ditugu eta berresten ditugu: Ipar Euskal Herria negoziazio kolektiboen gune bat izan dadin behar dugu, langileentzako lan eta bizi baldintza duinak zehatz eta iraunkor segurtatzeko.

 

 

Horretarako, hiru proposamen zehatzak ditugu:

 

- > Behatoki sozio-ekonomiko baten sortzea

Bere abiatzearekin, Ipar Euskal Herria, dudarik gabe, gune ekonomiko gisa onartua izanen da, jadanik badena, eta baita sozial gisa ere. Tresna horrek jadanik sortuak diren datuak zentralizatuko ditu, eta diagnostiko sozioekonomiko zehatz eta berezi bat ezarriko dio IEHri. Horri esker, gure beharrei erantzuteko ezinbestekoak diren gizarte politikak zehaztuko dira. Eztabaida gune bat izanen da, nun gizarte zibilak eta lurraldeko protagonista sozial ezberdinek, hala nola sindikatuek, haien lekua ukanen duten.

 

 

- > Tokiko Batzorde Paritarioaren (CPL) gisako sektore pribatuko langileentzako negoziazio kolektiboen gune berezi baten sortzea

Espazio horri esker:

 

  • IEHn dagoen sindikatu bakoitzaren entzuleria neurtzea;
  • Tokiko hitzarmen kolektiboak negoziatzea, hitzarmen kolektibo «nazionalak» hobetzeko;
  • Eskubide berriak lortzea;
  • TPEetako langileak ordezkatzea.

 

 

- > Negoziazio kolektiboen gune berezi bat lurralde eragileentzat, Comite Social Territorial Intercommunal (CSTI) motakoak

Espazio horri esker:

 

  • IEHn dagoen sindikatu bakoitzaren entzuleria neurtzea;
  • 50 langile baino gutxiago dituzten eta elkarrizketa sozialik ez duten kolektiboen lan baldintzen negoziatzea.

 

 

Prentsaurreko horretan, Eñaut Aramendik eta Argitxu Dufauk egungo testuingurua eta azken hamar urteetan gure lurraldean izan diren aldaketak ere aztertu dituzte.

 

 

 

Negoziazio-instantziak hurbiltzea demokrazia indartzea da, eta langileen alde indar-harreman bat ahalbidetzea.

 

 

 

"Nazionalak" deiturikoak baino lurralde-hitzarmen kolektibo hobeak negoziatzea da, adibidez, lansariei eta lanaldiari buruzko gai kolektiboei buruz. Eskubide berriak lortzeko aukera izatea ere bada.

 

 

 

 

 

Hemen erabaki txostena telekargatu 

 

Hemen erabaki euskuorria telekargatu  

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian