LAN ERREFORMAREN KONTRAKO MOBILIZAZIOEK SEGITZEN DUTE!
Martxoaren 9-ko mobilizazio arrakastatsua eta gero, 3000 pertsuna pasaturik Baionako karriketan, MOBILIZAZIO eta GREBA haundi baten perspektiban gaude MARTXOAREN 31eko. Anartean, beste hitzordu garrantzitsuak ditugu aste honetan eta lehena: MARTXOAren 17an, osteguna, GREBA eguna eta MANIFA 11etan Baionako St Ursuletik.
Mementuko, hitzordua martxoaren 17rako finkatua daukagu, Baionako Santa Ursulan goizeko 11 etan, denok greban parte hartzeko.
Ondotik 12.30ak inguruan, Biltzar Nagusi bat eginen dugu pundu bat egiteko mobilizazioetaz.
Egun hori ere, gure traktak zabaltzeko baliatuko dugu , heldu den mobilizazioen berri emateko (martxoaren 19 a).
Haien aldetik ere, gazte eta ikasleek informazioa zabalduko dute, fakultate, lizeo eta beste ikastetxeetan.
Heldu den martxoaren 19 an, larunbatarekin, berriz elkartuko gara denok beste kolektiboekin batera, Iparraldeko herri desberdinetan:
10 etan Baionan
10 etan Hendaian
11 etan Donapaleun
Astean zehar informazio eta xehatasun guziak zabaltzeko, Facebook orri bat sortua izan da ere: "loi travail mobilisation jusqu'au retrait"
Beraz ANIMATU eta PARTE HARTU BORROKAN gurekin LEGE HORI APURTU ARTE !
Hitzordu guztiak izaiteko : Deitu 07 83 53 79 06....
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago