Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak orain!
Testuinguru ezegonkorra bizi dugu azaroaren 25 honetan, eta, hain zuzen horregatik, indarkeria matxistaren aurkako borrokak lehentasun izaten jarraitu behar du, baita lan eremuan ere.
Testuinguru ezegonkorra bizi dugu azaroaren 25 honetan, eta, hain zuzen horregatik, indarkeria matxistaren aurkako borrokak lehentasun izaten jarraitu behar du, baita lan eremuan ere. Faxismoaren eta eskuin erreakzionarioaren hedapenak arrisku handiak dakartza emakumeontzat*, eta, borrokaren bidez lortutako eskubideetako bakoitza jokoan dagoen honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da
aurrera urratsak eman behar ditugula aldarrikatzea.
Izan ere, lantokietan gertatzen den indarkeria matxista ezkutuan geratzen da askotan, eta emakumeek beti ez dituzte eskura hori prebenitzeko, salaketak egiteko eta babesa jasotzeko behar dituzten tresnak. Dauden mekanismoak ez dira nahikoak, eta hori Euskal Herriko instituzio publikoen erantzukizuna da ere bai.
Neurri zehatzak eta konpromiso berriak eskatzen ditugu!
Adibidez, enpresa guztiek sexu-jazarpenaren eta generoan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokolo eraginkorrak izatea, langileek behar besteko informazioa eta prestakuntza jasotzen dutela bermatuz. Horretarako, kontrol eta ikuskapen neurriak indartu behar dira, eta protokolo horiek benetan betetzen direla ziurtatu.
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Prebentzioa, babesa eta erantzun eraginkorrak behar ditugu. Indarkeria matxistaren aurkako borroka lan-eremuan ere lehentasuna izan behar da, eta argi eta garbi esan dezakegu gaur egun ez dela nahikoa egiten eta ez dela lehentasuna.
Konpromiso berriak behar ditugu. LABen, sindikalismo feministaren bidez, bide horretan urratsak egten jarraituko dugu, lantokietan egiturazkoa den indarkeria matxistaren kontrako estrategiak garatzen eta instituzioei dagokien ardura har dezaten aldarrikatzen.
Horrekin batera, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egingo dituen mobilizazioetara atxikitzeko deia egiten dugu.








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago