LABORANTXAKO HAUTESKUNDE SINDIKALAK: Urtarrilak 15tik 31ra

2025-01-15  

Departamenduko laborantxa ganbarako hauteskundeetan, langileok ere hitza badugu!

irudia

Laborantza arloko langileak gara eta LAB zerrendak aurkezten ditugu langile kolegioetan:

 

A3 ZERRENDA:

  • Peio Lacoste, langile (Xixtroak)
  • Camille Albisetti, etxaldeko langile
  • Dani Errecart, paisai-antolatzaile (Lafitte)
  • Monik Garate, saltzaile (Baserria salgunea, Donibane Lohitzuneko azoka estalia)
  • Iban Etxegoin, etxaldeko langile

3B ZERRENDA:

  • Délia Delanne, animatzaile (EHLG)
  • Ekaitz Mazusta, langile (Azkorria gasnategia)
  • Laura Lumalé, animatzaile-formatzaile (AFOG)
  • Thomas Erguy, koordinatzaile (BLE)
  • Morgan Le Floch, hazkuntza teknikari (CDEO) 

 

  • Nork bozkatzen du ?

Hauteskunde horietan MSAri afiliatuak diren langile orok bozkatzen du. Lan arloaren arabera bi kolegioetan banatuak dira: 3A eta 3B.

 

  • Nola eta noiz ?

Urtarrilak 15 eta 21 artean, hautesle bakoitzak gutunez jasoko du materiala, sindikatuen propagandarekin, eta gutunez edo internetez bozkatzeko argibide eta materialarekin.

 

Bozkatzen ahalko da urtarrilaren 15tik 31ra arte gauerdi, gutunez edo internetez ondoko helbidean: www.jevote2025.chambre-agriculture.fr

 

LAB bozkatuz bertako laborantxa herrikoiaren alde, zirkuito motzeko kontsumoaren alde eta gure enpleguaren alde egiten dugu.

 

Urtarrilaren 31a arte, laborantxako langileok LAB bozka dezagun!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago